Elkartasuna ikasgeletatik mundura
Sierra Leonako Koindu herriko ikastetxe batera ikas materiala bidali dute Karmengo Ama herri ikastetxetik; laguntza hara iristean jasotako argazkiekin erakusketa egin dute Trintxerpen. Sierra Leonako Koindu herriko ikastetxe batekin anaituta dago Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxea. Bertakoak dira Trintxerpeko herri ikastetxeko guraso batzuk, eta haien bidez izan zuten Trintxerpen Koindu herrian dituzten orotariko premien berri. Gerraren ondorioz Koindu herria erabat txikituta geratu zen, eta hangoak gogor ari dira lanean, besteak beste, hezkuntza landu nahian, beren ustez, «horixe delako haien etorkizuna bermatzeko tresnetako bat». Egiteko horretan, ordea, denetarik falta dute, eta gobernuaren laguntza oso eskasa da. Hori dela eta, iaz, Karmengo Ama ikastetxean kanpaina bat jarri zuten abian, ikas materiala bildu eta hara bidaltzeko. Trintxerpetik hara, autoz Arazoa, baina, gerora etorri zen, pilatutako materiala hara bidaltzea oso garestia zelako. Azkenean, baina, bilatu zioten irtenbidea arazoari: aurtengo Gabonetan Euskal Herrian bizi den ghanatar batek autoz Afrika erdia zeharkatuz lortu zuen Karmengo Amatik eskola materiala Sierra Leonako Koindu herriraino helaraztea. Abentura hori eta bertakoen poza eta egoera jakinarazteko asmoz, han ateratako argazkiekin erakusketa xume bat antolatu du ikastetxeak. Erakusketa Trintxerpeko alkateordetzan izan da ikusgai.
Sierra Leonako Koindu herriko ikastetxe batera ikas materiala bidali dute Karmengo Ama herri ikastetxetik; laguntza hara iristean jasotako argazkiekin erakusketa egin dute Trintxerpen.
Sierra Leonako Koindu herriko ikastetxe batekin anaituta dago Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxea. Bertakoak dira Trintxerpeko herri ikastetxeko guraso batzuk, eta haien bidez izan zuten Trintxerpen Koindu herrian dituzten orotariko premien berri.
Gerraren ondorioz Koindu herria erabat txikituta geratu zen, eta hangoak gogor ari dira lanean, besteak beste, hezkuntza landu nahian, beren ustez, «horixe delako haien etorkizuna bermatzeko tresnetako bat».
Egiteko horretan, ordea, denetarik falta dute, eta gobernuaren laguntza oso eskasa da. Hori dela eta, iaz, Karmengo Ama ikastetxean kanpaina bat jarri zuten abian, ikas materiala bildu eta hara bidaltzeko.
Trintxerpetik hara, autoz
Arazoa, baina, gerora etorri zen, pilatutako materiala hara bidaltzea oso garestia zelako. Azkenean, baina, bilatu zioten irtenbidea arazoari: aurtengo Gabonetan Euskal Herrian bizi den ghanatar batek autoz Afrika erdia zeharkatuz lortu zuen Karmengo Amatik eskola materiala Sierra Leonako Koindu herriraino helaraztea.
Abentura hori eta bertakoen poza eta egoera jakinarazteko asmoz, han ateratako argazkiekin erakusketa xume bat antolatu du ikastetxeak. Erakusketa Trintxerpeko alkateordetzan izan da ikusgai.


