Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.


Lanekin bukatu ondoren, bihar inauguratuko dute Talaia poligonoan egin duten garbigune berria, 12:00etan. Bertan izango dira San Marko Mankomunitatearen lehendakari Ainhoa Intxaurrandieta; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Sailaren zuzendari Ainhoa ...

Herrirak deituta hilaren 19an Euskal Herriko plazetan giza eskubideen aldeko aldarria nagusituko da. Antxon “ekitaldi xumea” antolatzen ari dira, “baina, guztion laguntzarekin, herrikoia eta sentikorra izan nahi duena”. Besteak beste, Aurresku Herrikoia antolatu dute, ahalik eta jende gehien biltzeko asmoz “espetxe politika kriminala pairatzen duten preso eta senideei” Aurreskua dantzatzeko. Ekitaldia 13:30ean izango da, Gure Zumardian.

Sara Carracelas Kirol Egokituko Igeriketa Txapelketa jokatu dute etzi Galtzarabordako kiroldegiko igerilekuan. Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak antolatuta, txapelketaren laugarren aldia izango da etzikoa, eta 60 kirolarik baino gehiagok parte hartz...

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Roteta: 6-2. Estatuko Bigarren Maila. Revellin-Oiartzun: 1-5. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Gorka Pinturas: 11-0. Bigarren Maila. Power Rangers-Tecnun: 1-4. SASKIBALOIA Hirugarren Maila...

Lakaxita gaztetxeak umeentzako zirko eskola antolatuko du larunbat arratsalderako Alberto Angera plazan, Kalea gurea da goiburupean; Anzaran eta San Migel auzoetako elkarteek lagundu dute ekitaldia antolatzen. Zurru Murru antzerki taldeko partaideek ha...

Iragan osteguneko udalbatzarrean Gabarrari kalea berritzea eta bidegorria egitea onartu zuten zinegotziek. Gainera, Portua auzoa berritzeko lanen hirugarren fasea onartu zuten: Zuloaga eta Itsasargi kaleetan egingo dituzte lan horiek. Gabarrarin, udal...

Maiatzean hitzaldiak eta dokumentalak eta film emanaldiak izango dira hirian Hondarribiko Musika Eskolaren eskutik. Asteazken arratsaldetan izango dira, eta publiko guztiarentzat prestatu dituzte; ez da zertan musikako ezagutzarik izan behar. Musika G...

Emakume kubatarrak izeneko argazki erakusketa ireki du Gipuzkoako Berdintasun Sareak Hondarribiko Kale Nagusiko Zuloaga Etxean. Hilaren 13ra arte izango da irekita. Erakusketa ondorengo ordutegian zabalduko dute: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13...

Euskadiko Aldizkari Ofizialean Muliaten eraikitzen ari diren gizarte alokairuko 25 etxebizitzak esleitzeko prozedurari hasiera emateko agindua argitaratu zuten atzo. Hala, gaur udalera zozketarako onartu eta baztertuen zerrenda bidaliko dute, eta zerre...

Ergoiengo jaiak ospatu dituzte asteburuan, sanantonioak. Jende dezente ibili da antolatuta zituzten ekimen guztietan. Jaiak, berez, atzo gauean eman zituzten bukatutzat. Hala ere, hilaren 24an (igandean), Aitor Txikiren omenezko V. Plater Tiraketa izan...

Haxixa salerosteagatik hiru lagun atxilotu zituen hilaren 6an Espainiako Poliak Oiartzunen. Polizia iturrien arabera, maiatzaren 18an hasi zuten ikerketa, 1.500 gramo kokaina eta haxix kilo bat zeramatzan gizon bat atxilotu zutenean. Errenterian saltze...

Denboraldi honetakoa egin du Futbol 7 txapelketak, eta hirugarren fasea, Vivaldi Otisek irabazi du, Desira Caferen aurretik. Hain zuzen, bi talde horiek izan dira denboraldi osoan zehar maila altuena erakutsi dutenak, hiru faseetatik bitan txapeldun ed...

Hondarribiko Bilduk antolatuta, hondakinen kudeaketari buruzko hitzaldia emango dute etzi arratsaldeko zazpi terdietatik aurrera Zuloaga Etxean. Hitzaldia Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakariordeak, Ainhoa Intxaurrandietak emango du, eta Gip...

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak antolatutako Irudimena sormen lehiaketaren bigarren edizioko sariak joan den larunbatean banatu zituzten Bilbon. Adinaren araberako sailak antolatzen dituzte, eta 25 urtetik gorakoetan, Josu Delgado Rozas o...

Xanistebanetako azken Jai Batzordea astelehenean egingo dute, 20:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Jai egitaraua dagoeneko zehaztuta dago, baina bilera horretan erabakiko dute, besteak beste, txupinazoa nork botako duen. Beraz, taldeek proposamenik b...

Xanistebanei begira, pilota lehiaketa antolatu du Oiarpek aurten ere. Dagoeneko ari dira partidak jokatzen, eta txapelketa aurrera doa. Laster hasiko dira final-laurdenak jokatzen. Finalak, ohi bezala, herriko jaietan jokatuko dituzte.

Sanmartzialetako agenda. Hilaren 20a, asteazkena. Hilaren 19tik uztailaren 1era, Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan, Margolanen erakusketa, Jose Luis Viñuela artistaren eskutik: astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara; igande eta jaiegun...

Hondartza kiroldegia dantzak hartu du egun hauetan. Herriko hiru dantza taldeek euren emanaldia eskainiko dituzte taldekide guztiekin. Ehunka dantzarik hartzen dute parte Dantzaburua ekimenean. Atzo, Pilar Peña dantza eskolako kideek dantzatu zuten (argazkian); gaur, 19:00etatik aurrera Gym Jazz Kuki Garcia dantza eskolako dantzariek emango dute euren emanaldia; eta bihar Carlos Zapirain dantza taldekoek (19:00etan).

Trintxerpe-Illunbe Arraun Klubak 25 urte bete ditu eta zilarrezko urteurrena ospatzeko egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean, artisau azoka ireki dute eta eguerdiko ordubatean klubeko arraunlariak aurkeztu dituzte Serafin Esnaola plazan Manu Maritxalarren laguntzarekin. Arratsaldean, seietatik aurrera, Sagardo Festan murgilduko dira trintxerpetarrak.