Muliaterako onartutakoen zerrenda argitaratu dute
Euskadiko Aldizkari Ofizialean Muliaten eraikitzen ari diren gizarte alokairuko 25 etxebizitzak esleitzeko prozedurari hasiera emateko agindua argitaratu zuten atzo. Hala, gaur udalera zozketarako onartu eta baztertuen zerrenda bidaliko dute, eta zerre...
Euskadiko Aldizkari Ofizialean Muliaten eraikitzen ari diren gizarte alokairuko 25 etxebizitzak esleitzeko prozedurari hasiera emateko agindua argitaratu zuten atzo. Hala, gaur udalera zozketarako onartu eta baztertuen zerrenda bidaliko dute, eta zerrenda hau BAZeko taulan eta www.hondarribia.org webgunean argitaratuko dute. Zozketa ekainean egin nahi dute, baina erreklamazio asko badaude, epea luzatu eta uda ostean egingo dute. 370 izan dira Muliaten eraikitzen ari diren gizarte alokairuko 25 etxebizitzen zozketara aurkeztu diren Hondarribiko familiak.

