Musika hitzaldiak eta proiekzioak egingo dituzte asteazkenetan
Maiatzean hitzaldiak eta dokumentalak eta film emanaldiak izango dira hirian Hondarribiko Musika Eskolaren eskutik. Asteazken arratsaldetan izango dira, eta publiko guztiarentzat prestatu dituzte; ez da zertan musikako ezagutzarik izan behar. Musika G...
Maiatzean hitzaldiak eta dokumentalak eta film emanaldiak izango dira hirian Hondarribiko Musika Eskolaren eskutik. Asteazken arratsaldetan izango dira, eta publiko guztiarentzat prestatu dituzte; ez da zertan musikako ezagutzarik izan behar.
Musika Gela ekimenaren lehenengo hitzaldia atzo eman zuen Arantxa Arzakek, eta olerki sinfonikoa, musika programatikoa eta musikaren bidez deskribatzeko artearen inguruan mintzatu zen.
Hainbat estilo
Datozen egunetan, Mikel Mate, Amaia Garcia eta Carlos Malles musikariak izango dira hitzaldi eta aurkezpenak egiten. Hainbat musika estilo landuko dituzte, eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.
Egitaraua
Hilak9
Hitzaldia. Musika Garaikidea izenekoa ulertzeko gakoak, Zuloaga Etxean, 19:30ean.
Hilak 16
Dokumentala. Hau da erritmoa!, Zuloaga Etxean, 19:30ean.
Hilak 30
Filma eta hitzaldia. Cadillac Records, Zuloaga Etxean, 19:30ean.

