
Iazko azarotik, hitzarmen kolektiboa adosteko negoziazioa Amcor enpresan. Ondorioz, bertako langileek lanuzteak egitea erabaki dute. Astelehenean, asteartean eta asteazkenean egingo dituzte. Enpresa horretan 120 langile daude.

Haurtzaro Dantza Taldeko hogeita bat dantzari, hiru monitore eta hiru txistulariekin batera, uztailaren 17an (asteartean) abiatuko dira Mazedoniako Ohrid hirira. Bertan Ohrid Wave V. Nazioarteko Dantza Jaialdian parte hartuko dute. Dantzariak 15 eta 18...

Gaur 13:00. Paella herrikoia, Blues Villagen (Benta). 14:00. Fede Aguado eta Osi Martinez, Blues Villagen. 15:00. Huckleberry Finn, Blues Villagen. 18:00. Belceblues kontzertu pedagogikoa, Gaztetxoen Elkartea eszenatokian (Gipuzkoa plaza). 19:00. Txus...

Gaur Erromeria Eguna ospatuko dute Errenteria-Oreretan, Ereintza dantza taldeak antolatuta. Hauxe da egitaraua: 10:00. Diana, herriko kaleetan. 11:00. Hamaiketakoa, Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria). 12:00. Kalez kale, musikariak eta dantzariak herr...

“Udako festarik handienetakoa” izango da gaur Pagoan egingo dutena, bertako arduradunen arabera. 23:00etatik aurrera, 17 orduz, musika izango da dantzalekuan, hainbat DJren eskutik. Alberto Pascual nabarmendu dute, baina honakoak ere izango dira: Alain Fanegas&Julien Uranga, J. Baldrich, Henry Fher, Fredy, C-Bastien, Dac Keince, Ludo, ShockNorte eta François del Mundo. Sarrerak 15 euro balio du, kontsumizio batekin.

Maiatzean lortu zuen Ereintza eskubaloi taldeak Zilarrezko Mailara igotzeko txartela. Hilabete hauetan, ordea, maila bat gorago egoteak sortuko dizkien zailtasunei aurre egiteko gai izango diren aztertzen aritu dira, eta azkenean aurrera egitea erabaki dute, Francisco Barros Ereintzako arduradunak azaldu duenez. Erabakian eragina izan du Beissier enpresarekin hura babesle izateko lortu duten hitzarmenak, jokalariek soldatarik ez kobratzen jarraitzeko hartu duten konpromisoak, eta denboraldirako helburu berriak: abonuak. Guztira, 300 abonu lortu nahi ditu Ereintzak. Horretarako, udalaren laguntza izango du. Erdialdeko udal lokal bat utziko dio (lehen ogasuneko bulegoa zena, Madalen kalean dago) abonatu kanpaina egiteko. Astebete izango du orain (datorren astelehenetik ostiralera), eta hiru aste irailean. Helburu duten 300 abonuak lortzeko, egoera ekonomikoa kontuan hartu dutela adierazi du Barrosek, eta horren arabera finkatu dituztela prezioak (ondoko koadroan). Horrez gain, bi Klubaren Egun izango dira, “baina ez die abonatuei eragingo”, zehaztu du Barrosek. Udala Ereintzari laguntzeko prest agertu da, eta Julen Mendoza alkateak zein Jose Manuel Ferradas Kirol Patronatuko presidenteak “igoeraren erantzukizuna udalaren zein udal kirol patronatuarengain ez jartzea” eskertu diote Ereintzari. Mendozaren arabera, eskubaloi taldeak “ez dio eskatu ezin zitekeena eskatu” udalari, batik bat, egungo egoera ekonomikoa kontuan izanda. Horregatik, azaldu duen “prestutasuna eta ulerkortasuna” nabarmendu ditu. Zilarrezko Mailan Espainiako Estatuan zehar [...]

Aurten ere joan den urtean estreinakoz antolatu zuten txapelketa antolatu dute Txosteko kideek: Banakako Pala Motz Txapelketa. Lehengo astean hasi ziren jokatzen, eta hamasei pilotarik osatzen duten lehia. Banaka jokatzen da, pala motzeko modalitatean ...

Bidaiariak paseatzeari utzi zionetik Trintxerpen lotuta izan da Ciudad de San Sebastian ontzia. Atzo, baina, uretatik atera zuten desegitera eramateko. Urtetan Donostiako badiatik turistak paseatu dituen ontzia Pasaian sortu zuten, Guria ontzioletan. 1964 urtean uretaratu zuten.

Atzo esleitu zizkieten zenbakiak eskatzaileei, eta behin betiko zerrendak udalaren webgunean jarri zituzten. oiartzun.hitza.info-n ere eikus daitezke.

Surfaren gaineko margoak sortu ditu margolari trintxerpetarrak oraingoan, eta horiek Pukas etxeak Zurriolan duen dendan ikus daitezke.

Hileko hirugarren igandean ohi denez, bigarren eskuko azoka egingo dute, goizean zehar, Zumardian. Hara hurbiltzen diren herritarrek zenbait artikulu erosteko aukera izango dute: jantziak, jostailuak, liburuak… Interesa dutenak Zumardira izan ezi...

09:30etik aurrera, lau paleta partida ikusteko aukera izango da etzi Madalensoron pilotalekuan. Honakoak izango dira: Txost 1-Usurbil. Hirugarren Maila, paleta larruz. Txost-Gazteleku 1. Hirugarren Maila, paleta larruz. Txost-Euskal Jolas. Bigarren Ma...

Eskolarteko Finalisten Egunaren ondoren, Haurtzaroko mendizaleek igandean ekingo diote 2012-2013 ikasturteko mendi irteeren egutegi propioari. Lehen irteera Guadalupetik Donibanera egingo dute igande goizean, Jaizkibeldik pasatuta. 08:30ean aterako dir...

Landetxa Auzo Elkarteak Aste Interkulturala antolatu du asteburuari begira. Ostiraletik hasita egitarau zabala antolatu du horretarako bizilagun elkarteak. Azaroak 16: - 19:00. Gorka Morenok La inmigracion en el Pais Vasco, en Irun y también en Ventas...

Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta, artisau gaztari buruzko saioa izango da igandean Arditurriko Interpretazio Zentroan. 11:00etan hasita, Ramon Lizeaga artisauak saio teoriko bat emango du, antzinako eran gazta nola egiten den azalduz. Ondoren, gaz...

Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi du atxiloketa. Espainiako Poliziaren esku utzi dute goizeko hamaikak aldera, Auzitegi Nazionalera eraman dezaten. Izan ere, Diaz Munduateren estradizioa eskatua zuen Espainiak. Imaz abuztuaren 6an atxilotu zuten...

Epaimahaiko kideak Txiste Grafikoen Lehiaketara aurkeztutako lanak epaitzen ziharduten bitartean, Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak Neguko Jardunaldien ekitaldi berri bat aurkeztu zuen atzo goizean Zuloaga Etxeko beheko solairuan. Besteak beste, erakusketak, hitzaldiak, antzerkia, musika, bertsolaritza eta haurrentzako ekitaldiak izango dira abenduaren 16ra bitarte. Neguko Jardunaldien programa Euskara Departamenduaren ekimena da, baina udaleko beste zenbait arlok lagundu dute. Sagarzazuk Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan kokatu zuen: «Helburu nagusia, euskaraz bizi nahi duten herritarrei hala egiteko aukera eskaintzea da. Plan horren barruan hizkuntza politikako neurriak bultzatzen dira, eta neurri sorta hori hamar esparrutan bildu da. Horietatik kulturgintza eta aisia bereziki jorratzen dira jardunaldietan». Jardunaldien lehen ekitaldia Txiste Grafikoen Lehiaketako erakusketa da; udal liburutegiko eraikinaren sarreran jarri dute. Hilaren 22ra arte ikus daiteke —24an sarien banaketa egingo dute— eta Kultura zinegotziak nabarmendu zuenez, parte hartzaile kopuruak gora egiten du urtetik urtera: «Aurten 127 lan aurkeztu dira, parte hartze handia izan da». Antton Olariaga komikigilea eta Iñaki Arzak irakaslea dira lehiaketako epaile, eta bien lana eskertu zuen zinegotziak, bereziki Arzakena, «ikasleen artean lehiaketa sustatzen nabarmen aritu delako». Itsasoaren gaineko hitzaldia Ekitaldien artean Kirmen Uriberen hitzaldia bereizi du Kultura arloko arduradunak. Hilaren 30ean bigarren eleberria aurkeztuko du Uribek, eta bezperan Hondarribian izango da, udaletxeko areto nagusian. [...]

Hilak 13tik 22ra Txiste grafikoen erakusketa: Zuloaga Etxeako beheko solairuan, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara (larunbatetan goizez). Hilak 17, larunbata Hil arte bizi antzerkia helduentzat. Itsas Etxeko auditoriumean, 19:30ean. Sarrerak salgai turismo bulegoetan eta emanaldiaren egunean Itsas Etxeko lehiatilan, saioa hasi baino ordubete lehenagotik. 5 euro. Hilak 24, larunbata Txiste grafikoen sari banaketa, udaletxeko areto nagusian. Irabazleek saria jaso ondoren Aitor Txarterina komikilariarekin gozatuko dute. Hilak 25, igandea Kalean kantuz, San Pedro kalean, 12:00etan. Ondoren elkartasun bazkaria egingo dute Klink elkartean. Bertan bazkaldu nahi duenak Kai Alde goxodendan edo Alzaga Urdaiazpikoak saltokian eros ditzake txartelak, 20 euroan. Pertsona bakoitzeko Klinkek 10 euro emango dizkio Caritas erakundeari, langabetuen alde egiten ari den kanpainarako. Hilak 28, asteazkena Lupe Lekuona ipuin kontalaria. 4-9 urte bitarteko haurrentzat. Zuloaga Etxea udal liburutegian, 18:00etan. Hilak 29, asteazkena Hitzaldia: Kirmen Uribe idazlea itsasoaz mintzatuko da. Udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.