Iñaki Imaz Munduate atxilotu du Frantziako Poliziak Hendaian
Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi du atxiloketa. Espainiako Poliziaren esku utzi dute goizeko hamaikak aldera, Auzitegi Nazionalera eraman dezaten. Izan ere, Diaz Munduateren estradizioa eskatua zuen Espainiak. Imaz abuztuaren 6an atxilotu zuten...
Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi du atxiloketa. Espainiako Poliziaren esku utzi dute goizeko hamaikak aldera, Auzitegi Nazionalera eraman dezaten. Izan ere, Diaz Munduateren estradizioa eskatua zuen Espainiak.
Imaz abuztuaren 6an atxilotu zuten, Hendaian, “terrorismoarekin” zerikusia duelakoan. Arratsaldean aske utzi zuten, baina kontrol judizial pean, euroagindua ebatzi bitartean. Irailaren 18an onartu zuen Paueko Auzitegiak haren aurkako euroagindua. “ETAren alde politikoan” egotea eta Zutabe agerkiaz arduratzea egozten dio Espainiako Barne Ministerioak.
Imazek bizitza normala zeraman Lapurdin.

