Aste Interkulturala antolatu dute Kateako bizilagunek
Landetxa Auzo Elkarteak Aste Interkulturala antolatu du asteburuari begira. Ostiraletik hasita egitarau zabala antolatu du horretarako bizilagun elkarteak. Azaroak 16: - 19:00. Gorka Morenok La inmigracion en el Pais Vasco, en Irun y también en Ventas...
Landetxa Auzo Elkarteak Aste Interkulturala antolatu du asteburuari begira. Ostiraletik hasita egitarau zabala antolatu du horretarako bizilagun elkarteak.
Azaroak 16:
– 19:00. Gorka Morenok La inmigracion en el Pais Vasco, en Irun y también en Ventas –Inmigrazioa Euskal Herrian, Irunen eta Katean– hitzaldia emango du. EHUko irakaslea eta Inmigrazioaren Euskal Behatokiko koordinatzailea da Moreno.
– 20:00. Welcome –Ongietorri– zineforuma izango da.
Azaroak 17:
– 12:00-14:00. Erakustaldi ezberdinak izango dira, tartean, capoeira, birziklapena, zeramika, senegaldar jakiak eta Taupadak GKEren argazki erakusketa.
Azaroak 18:
– 11:00-13:30. Taupadak GKEren argazki erakusketa.

