Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Negua bero-bero dator euskarazko jardunaldiekin

Epaimahaiko kideak Txiste Grafikoen Lehiaketara aurkeztutako lanak epaitzen ziharduten bitartean, Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak Neguko Jardunaldien ekitaldi berri bat aurkeztu zuen atzo goizean Zuloaga Etxeko beheko solairuan. Besteak beste, erakusketak, hitzaldiak, antzerkia, musika, bertsolaritza eta haurrentzako ekitaldiak izango dira abenduaren 16ra bitarte. Neguko Jardunaldien programa Euskara Departamenduaren ekimena da, baina udaleko beste zenbait arlok lagundu dute. Sagarzazuk Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan kokatu zuen: «Helburu nagusia, euskaraz bizi nahi duten herritarrei hala egiteko aukera eskaintzea da. Plan horren barruan hizkuntza politikako neurriak bultzatzen dira, eta neurri sorta hori hamar esparrutan bildu da. Horietatik kulturgintza eta aisia bereziki jorratzen dira jardunaldietan». Jardunaldien lehen ekitaldia Txiste Grafikoen Lehiaketako erakusketa da; udal liburutegiko eraikinaren sarreran jarri dute. Hilaren 22ra arte ikus daiteke —24an sarien banaketa egingo dute— eta Kultura zinegotziak nabarmendu zuenez, parte hartzaile kopuruak gora egiten du urtetik urtera: «Aurten 127 lan aurkeztu dira, parte hartze handia izan da». Antton Olariaga komikigilea eta Iñaki Arzak irakaslea dira lehiaketako epaile, eta bien lana eskertu zuen zinegotziak, bereziki Arzakena, «ikasleen artean lehiaketa sustatzen nabarmen aritu delako». Itsasoaren gaineko hitzaldia Ekitaldien artean Kirmen Uriberen hitzaldia bereizi du Kultura arloko arduradunak. Hilaren 30ean bigarren eleberria aurkeztuko du Uribek, eta bezperan Hondarribian izango da, udaletxeko areto nagusian. [...]

admin
Bidasoa
2012/11/15

Epaimahaiko kideak Txiste Grafikoen Lehiaketara aurkeztutako lanak epaitzen ziharduten bitartean, Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak Neguko Jardunaldien ekitaldi berri bat aurkeztu zuen atzo goizean Zuloaga Etxeko beheko solairuan. Besteak beste, erakusketak, hitzaldiak, antzerkia, musika, bertsolaritza eta haurrentzako ekitaldiak izango dira abenduaren 16ra bitarte.

Neguko Jardunaldien programa Euskara Departamenduaren ekimena da, baina udaleko beste zenbait arlok lagundu dute. Sagarzazuk Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan kokatu zuen: «Helburu nagusia, euskaraz bizi nahi duten herritarrei hala egiteko aukera eskaintzea da. Plan horren barruan hizkuntza politikako neurriak bultzatzen dira, eta neurri sorta hori hamar esparrutan bildu da. Horietatik kulturgintza eta aisia bereziki jorratzen dira jardunaldietan».

Jardunaldien lehen ekitaldia Txiste Grafikoen Lehiaketako erakusketa da; udal liburutegiko eraikinaren sarreran jarri dute. Hilaren 22ra arte ikus daiteke —24an sarien banaketa egingo dute— eta Kultura zinegotziak nabarmendu zuenez, parte hartzaile kopuruak gora egiten du urtetik urtera: «Aurten 127 lan aurkeztu dira, parte hartze handia izan da». Antton Olariaga komikigilea eta Iñaki Arzak irakaslea dira lehiaketako epaile, eta bien lana eskertu zuen zinegotziak, bereziki Arzakena, «ikasleen artean lehiaketa sustatzen nabarmen aritu delako».

Itsasoaren gaineko hitzaldia
Ekitaldien artean Kirmen Uriberen hitzaldia bereizi du Kultura arloko arduradunak. Hilaren 30ean bigarren eleberria aurkeztuko du Uribek, eta bezperan Hondarribian izango da, udaletxeko areto nagusian. «Ondarrutarra izanik, itsasoarekin harreman handia izan du, eta lekukotasun hori literatura bihurtu du. Nahiko genuke hitzaldiak itsasoarekin lotura izatea eta hala adierazi diogu», esan zuen Sagarzazuk.

Neguko Jardunaldiak egitasmoko ekitaldi guztiak euskaraz dira eta, horrela izanik, Euskararen Eguna ez dute ahaztu, nahiz eta abenduaren 3an zer egingo duten ez duten zehaztu oraindik. «Euskaltegiko irakasleekin ari gara, eta ikasleekin kontatu nahiko genuke», aurreratu zuen Sagarzazuk. Mintzodromoaren antzerako zerbait izan daitekeela gaineratu zuen.

Ekitaldi gehienak Itsas Etxean eta Zuloaga Etxean egingo dituzte, baina beste lekuetan ere: udaletxean, Amuteko auzo elkartean, Lur elkartean eta San Pedro kalean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.