
Antolatzaileak, bisitariak eta postuak jarri zituztenak pozik daude Expogrow kalamuaren azokak asteburuan izan duen harrerarekin: azokan bertan 10.000 bisitari izan dira, eta bestelako ekimenetan (kontzertuak, hitzaldiak, ikuskizunak…) 6.000 pertsona izan dira. 17.000 denera. Hortaz, Sergio Martinez azokaren zuzendariak esan du 2013an azoka berriz ere Irunen egiteko aukera “%99koa” dela: ” Hotelak beteta egon dira, taxiek etenik gabe egin dute lan, ostalaritza establezimenduetan mugimendu handia izan da. Gainera azokaren helburuak guztiz bete ditugu. Erabateko arrakasta izan da”.

EAJk Gasteizko legebiltzarrerako hauteskundeei begira, posta bidezko botoa emateko laguntza ematen ari da. Horretarako, Batzokitik pasatu daitezke interesa dutenak astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara. Telefono zenbaki bat ere jarri interes...

San Agustin erretiratuen elkarteak batzar informatiboa egingo du 2012-2013 ikasturtean eskainiko dituen jarduerei buruzko argibideak emateko. 18:00etan izango da elkartean, eta ondoren, luntxa izango da.

Oiartzungo Yemanah pop rock taldeak kontzertua emango du datorren ostiralean, hilaren 21ean, Uxoa tabernan. Herriko jaien ondoren, Men of Rock musika elkartea kontzertuak programatzen hasi da berriro Butroi pasealekuko ostatuan. Hala, joan den astean, ...

Marmitako txapelketa, muxikoak eta haurrentzako tailerrak nagusi jaietako hirugarren egunean

Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Sailak jakinarazi duenez, diru laguntzak eskatzeko epea zabalduko dute etzi, gizarte arloan lan egiten duten gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteentzako. Eskaera orria udalaren Gizarte Ekintza Sailaren bulegoan (Euskad...

Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Sailak jakinarazi duenez, diru laguntzak eskatzeko epea zabalduko dute etzi, gizarte arloan lan egiten duten gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteentzako. Eskaera orria udalaren Gizarte Ekintza Sailaren bulegoan (Euskad...

Ioseba Amunarriz hondarribitarrak TKEk antolatzen duen San Miguel Ligako Patroi Onenaren saria irabaz dezake asteburuan, 2009an lortutakoa errepikatuz. Horretarako, duen aldeari eutsi egin behar dio Bermeo eta Portugaleteko estropadetan. Amunarrizek 3 ...

Sei urtez Mikelazulo elkartearen eskuetan egon ondoren, orain gaztetxeko kultura taldeak hartu du Zine Txiroaren lekukoa. Etzi estreinatuko da, La toma dokumental argentinarraren eskutik. Herritar guztiak gonbidatu dituzte, 18:00etan, gaztetxetik pasatzera eta hausnartzera. Dokumental horretan Argentinako langileak dira protagonista. Aurreko hamarkadaren hasierako Argentinako krisian oinarritzen da, eta langile horiek garai batean lan egin zuten eta momentu horretan itxita zeuden industria lantegien kontrola eskatuko dute. Euren asmoa horiek langileen kooperatiba bihurtzea da. Lan eskubide duinak aldarrikatu eta sistema ekonomiko eta politikoa kritikatuko du lan horrek. Dokumentala hilaren 26ko grebaren testuinguruan kokatu du kultura taldeak, eta proiekzioaren ostean, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariekin solasteko aukera izango da. Elkarlana Lekukoa ez dute bat-batean pasatuko, eta hasieran Mikelazulokoen laguntza izaten ari dira: “Euren bideoak pasatu dizkigute, kontaktuak, eta gaztetxean egingo den arren, laguntzen ari dira”, azaldu du Jon Gutierrez kultur taldeko kideak. Gaineratu duenez, filmak elkarrekin aukeratuko dituzte lehenengo asteetan, eta horretarako, Mikelazulok zerrenda bat egina du. Filosofia osorik pasatuko da esku batetik bestera, eta film sozialak eta independenteak eskaintzen jarraituko dute. “Zinemara joatea garesti dagoenez, eta ia eduki sozialik ez duenez, horren alternatiba bat izan nahi dugu edozein adinetako publikoari begiratuta”, esan du Alaia Buzeta gazte asanbladako kideak. Era berean, egungo testuinguruarekin zerikusia [...]

Datorren asteazkenean, hilaren 19an, ERC alderdiko Espainiako Estatuko kongresuan diputatu den Joan Tarda izango da Oiartzun Irratiko Arguyuan saioan, 12:00etatik aurrera. Kataluniako sentimentu independentista aztertuko dute. Gainera, Euskal Herriko z...

'Bi arreba' ikuskizuna izango da asteartean Gezalan

Gazte asanbladako kideak pozik daude hamasei orduko lehiak izan duen harrerarekin Atzoko 08:00etan hasi zen Kataxulo Gaztetxiaren hamasei orduko futbito txapelketa. Bertan parte hartzeko hemezortzi taldek eman zuten izena, eta horregatik, Oiartzungo gaztetxeko kideak pozik agertu ziren. Gainera, nabarmendu zuten taldeetako bat emakumeena zela. Taldeak, Oiartzungoak, Lezokoak, Goizuetakoak, Donibanekoak eta Antxokoak izan ziren. Lehia gauerdian zen bukatzekoa, 00:00etan, hortaz, Hitza-ren erredakzioa ixterako orduan irabazlea nor izan zen ez zegoen erabakita. Partaideen alorrean zituzten asmoak bete baziren ere, antzekoa gertatu zen ikusleei dagokionez. Izan ere, goiz-goizetik Elorsoro kiroldegiko harmailetan jendearen joan-etorria nabarmena izan zen. Herrira-ren, Ttur-tturren, Elorsoro kiroldegiaren eta Oiartzungo Udalaren laguntza eskertu dute Kataxuloko kideek.

Lurperatuta hamar urtetik gora daudenen hezurrak aterako dituzte

Oarso Taldeak bultzatuta, herriko zenbait txokotan murrizketen kontrako banderak jarri dituzte salgai. Norbaitek interesa edukiz gero, 5 euroan eros dezake bakoitza Pelukasen kioskoan (Zumardian), De Cyne Reyna tabernan (Zumardian), Oñatiarra tabernan...

Itsastarrak Mendi Taldeko bazkideek bi batzar egingo dituzte asteartean, Trintxer jauregian, 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean. Lehena ohiko batzarra izango da, eta 2012ko balantzea egiteaz gain, 2013ko ekintzen egutegia aurkeztuko dut...

Ostadarren zelaian jokatuko du etzi Trintxerpek, 10:00etatik aurrera. Lasarte-Oriako taldea azkena da Erregional Ohorezko Mailako sailkapenean —hamabigarren dago Trintxerpe—, eta hiru puntuak lortzeko aukerak ditu.

Hilaren 15ean San Pedron eta 16an Donibanen Itsas Jaialdia antolatuko du Itsas Gela elkarteak. Horren harira, bakailao txapelketa egingo dute hilaren 15ean, herriko elkarte gastronomikoentzat. Hala, parte hartu nahi duten elkarteek 682 11 87 85 telefon...

Tolaitan, Garmendin, Petra Lekuona adinduen egoitzan eta udaletxeko areto nagusian daude Egunotan lau erakuska ikusteko aukera izango dute oiartzuarrek. Gainera, herriko lau toki ezberdinetan jarrita daude: Tolaita ostatuan, Garmendi txokolategian, Petra Lekuona zaharren egoitzan eta udaletxeko areto nagusian. Petra Lekuonako eta Garmendi txokolategiko erakusketetan Guillermo Ertetxeren koadroak ikus daitezke abendua bitartean. Tolaitan, berriz, David Zapirain argazkilariaren lanez gozatzeko aukera izango dute hala nahi dutenek, abenduan zehar ere,, Garmendin bezala establezimenduak zabalik dauden tartean. Udaletxekoa, berriz, Hiesaren Nazioarteko Egunaren harira prestatutakoa da: hilaren 10era arte dago zabalik, eta If Matxikote artista lapurtarraren sorkuntzak ikus daitezke bertan, goizez nahiz arratsaldez.

Edo! argitaletxearen estraineko lana da Zu ikusteko bidean argazki liburua eta, era berean, Irunen bizi den Gari Garaialde argazkilari hondarribiarraren lehenengoa ere bada. 2005 eta 2009 urteen artean Herrera de la Manchako kartzelara Mirentxin furgonetan egindako bidaietan ateratako argazkiak bildu ditu. Presoen senideak eramateko buluntario talde batek furgoneta erosi zuen eta Mirentxin izena jarri zioten. Garaialde gidari bezala aritu zen, eta atsedenaldietan argazkiak ateratzen zituen, “sentsazioak jasotzeko”. Sentsasio horiek liburu bihurtu dira orain, eta bihar arratsaldean aurkeztuko du Ahotsenean, Durangoko Azokan. Lehenengo liburua duzu. Prozesu osoa zure eskuetan izan duzu: Ideia zurea zen, argazkien aukeraketa ere… Nolako esperientzia izan da? Polita. Batez ere prentsarako lan egiten dudanez, orain arte nire lana izan da argazkiak atera eta sailkapen bat egitea, baina azken erabakia beti beste baten esku zegoen. Libururako goitik behera, neurria, azala, tituloa hitzak… nik erabaki dut. Lana izan da, baina oso interesgarria. Zer da liburuan azaldu nahi izan duzuna? Berez bilatu nuena, egindako lanak liburuan bukatuko zuela jakin aurretik, jendea ezagutzea zen, beren sentsazioak ezagutzea. Bidaiak egiten hasi nintzen eta kuriositateak bultzatuta hasi nintzen argazkiak ateratzen. Bidaia zer zen, monotonia… hori jaso nahi nuen, eta libururako hori izan da trasmititzen saiatu naizena, sentsazio horiek. Eta lortu duzu? Esan nahi dut, [...]

Ergoiengo Auzokalte elkartearen ingurua txukuntzeko auzolanean bildu dira hainbat oiartzuar goizean. Eguraldia lagun izan dute, eta beraz, herritarrek Auzolan Brigadaren eta udalaren deialdiari jarraitu diote. Aurreko auzolana urriaren 12an egin zuten,...