Lurperatuta hamar urtetik gora daudenen hezurrak aterako dituzte
Lurperatuta hamar urtetik gora daudenen hezurrak aterako dituzte
Orain dela hamar urte baino gehiago hil eta udal hilerrian lurperatuta daudenen hezurrak aterako dituztela jakinarazi du udalak: lezo.net-en kontsulta daiteke zerrenda eta nahi izanez gero, hezurrak beste leku batera eramateko aukera dagoela jakinarazi du udalak.
Horretarako 2013ko urtarrilaren 28a baino lehen egin beharko da eskaera, eta udalaren informazio bulegoko erregistroan aurkeztu. Eskaerarekin batera, heriotz agiria, eta Osakidetzak hezurrak atera eta eramateko helarazitako baimena aurkeztu beharko dute interesdunek.

