Yemanah taldeak joko du ostiralean Uxoan
Oiartzungo Yemanah pop rock taldeak kontzertua emango du datorren ostiralean, hilaren 21ean, Uxoa tabernan. Herriko jaien ondoren, Men of Rock musika elkartea kontzertuak programatzen hasi da berriro Butroi pasealekuko ostatuan. Hala, joan den astean, ...
Oiartzungo Yemanah pop rock taldeak kontzertua emango du datorren ostiralean, hilaren 21ean, Uxoa tabernan. Herriko jaien ondoren, Men of Rock musika elkartea kontzertuak programatzen hasi da berriro Butroi pasealekuko ostatuan. Hala, joan den astean, Maude indie talde bartzelonarrak jo zuen, eta aste honetan Yemanah bandaren txanda izango da. Ohi bezala, emanaldia 22:30ean hasiko da. Uxoako kontzertu guztiak bezala, ostiralekoa ere doan izango da.

