17.000 bisitari izan ditu Expogrow azokak
Antolatzaileak, bisitariak eta postuak jarri zituztenak pozik daude Expogrow kalamuaren azokak asteburuan izan duen harrerarekin: azokan bertan 10.000 bisitari izan dira, eta bestelako ekimenetan (kontzertuak, hitzaldiak, ikuskizunak…) 6.000 pertsona izan dira. 17.000 denera. Hortaz, Sergio Martinez azokaren zuzendariak esan du 2013an azoka berriz ere Irunen egiteko aukera “%99koa” dela: ” Hotelak beteta egon dira, taxiek etenik gabe egin dute lan, ostalaritza establezimenduetan mugimendu handia izan da. Gainera azokaren helburuak guztiz bete ditugu. Erabateko arrakasta izan da”.
Antolatzaileak, bisitariak eta postuak jarri zituztenak pozik daude Expogrow kalamuaren azokak asteburuan izan duen harrerarekin: azokan bertan 10.000 bisitari izan dira, eta bestelako ekimenetan (kontzertuak, hitzaldiak, ikuskizunak…) 6.000 pertsona izan dira. 17.000 denera. Hortaz, Sergio Martinez azokaren zuzendariak esan du 2013an azoka berriz ere Irunen egiteko aukera “%99koa” dela: ”
Hotelak beteta egon dira, taxiek etenik gabe egin dute lan, ostalaritza establezimenduetan mugimendu handia izan da. Gainera azokaren helburuak guztiz bete ditugu. Erabateko arrakasta izan da”.


