Gizarte arloko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du udalak
Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Sailak jakinarazi duenez, diru laguntzak eskatzeko epea zabalduko dute etzi, gizarte arloan lan egiten duten gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteentzako. Eskaera orria udalaren Gizarte Ekintza Sailaren bulegoan (Euskad...
Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Sailak jakinarazi duenez, diru laguntzak eskatzeko epea zabalduko dute etzi, gizarte arloan lan egiten duten gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteentzako. Eskaera orria udalaren Gizarte Ekintza Sailaren bulegoan (Euskadi etorbidea, 27) har daiteke, baita udalaren webgunean ere (www.pasaia.net). Urriaren 19ra arte egin daiteke diru laguntza eskaera.
Iaz diru laguntza jaso zuten erakunde eta elkarteek, justifikatu egin beharko dute 2011n jasotako diru laguntza. Justifikazioa egiteko Gizarte Ekintza Sailaren bulegotik pasatu beharko dute, urriaren 19ra arte baita ere.