
2019tik zinegotzia da, eta 2022an Irungo EH Bilduren arduradun politiko izendatu zuten.

Politikari hondarribiarrak Eusko Legebiltzarrean 10 urte egin ondoren jauzia egingo du Madrilera.

Mugikortasuna, etxebizitza publikoa eta hondartzako kiroldegia dituzte hizpide jeltzaleek, baina bestelako arloak ere izan dituzte kontuan, adibiez, Haur Txoko bat sortzeko plana.

Ostiraleko osoko bilkuran hitza hartu zuela eta, nabarmendu dute Nuñoren hitzak ez direla Irungo Ahal Dugu taldearenak.

Egonaldi Turistikoen gaineko Zerga onartu dute osoko bilkuran, EAJk, EH Bilduk, PSOEk eta Elkarrekin Podemos-eko Thania Pazosek baietz bozkatu ostean. Besteak beste, etxebizitza turistikoetan geratzen direnek 6,5 euroko tarifa ordaindu beharko dute.

Diziplinazko espediente baten ebazpenaren ostean, alderdiko ordezkari izateari utziko dio udalean, baina zinegotzi postuan mantenduko da, inolako alderdiri atxiki gabe.

Omenaldia egin diote gaur Hondarribiko San Pedro kalean Josu Zabala Erasuni. Han hil zuen Guardia Zibilak duela 50 urte.

1976. urtean hil zuten Josu Zabala. Harrezkeroztik, hainbat pauso eman dira bere memoria ez galtzearren. Aurten, hainbat erakunde eta herri eragile mugitu dira.

Eragile ezberdinen arteko elkarrizketetan gertatutakoaren "funtsezko zati bat ezkutatu" dutela salatu dute jeltzaleek. HAOSE "publikoki seinalatzea" leporatu diote.

Eskualdea kolapsatzen dituzten auto ilaren arazoa "ez dela udalerri honetan errepideak falta direla, baizik eta Frantziak muga itogune bihurtu duela" aipatu du taldeak.

Kale Nagusian duten egoitzan eskainiko dute zerbitzua, asteartetik ostegunera, goizez eta arratsaldez.

Auzotarrekiko gertutasuna eta gizarte-eragileekin harreman zuzena duen entzute aktiboko prozesua aurkeztu dute, Palmera Monteron.

Hondarribiko alkateak harrera egin dio Mojtar Labuehi Emboiric-i, otsailetik Fronte Polisarioko Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkaria.

Uztailean sortutako alderdi politiko berriak udal hauteskundetarako "oso ongi altuko hiria" lortzeko eginbeharrak aurkeztu ditu.

Irailaren 4tik 11ra zerbitzua luzatzea proposatu dute jeltzaleek. "gaueko ordutegia ere eskainiz eta eskaeraren araberako geldialdiak egiteko aukera aztertuz".

"Akordio historikotzat" jotako inbertsioak orain "liuskar arrazoi bihurtzea" leporatu diote jeltzaleek Labordari. Estrategikoak diren proiektuak ez blokeatzeko eskatu diote.

Arratoi hilketa lanak egitea, edukiontzi gehiago jartzea edo garbiketa lanak egitea eskatu diote jeltzaleek udal gobernuari.

Rosa Rubio Sanchez Irungo Ezker Anitzeko burua hauteskunde programa prestatzen ari da hiriaren norabide berria bultzatzeko asmoz.

"Aspalditik lantzen ari den udal proiektua" dela adierazi dute alderdiaren sustatzaileek. Egitura sortzen ari dira.

Hirigintzan, zerbitzu publikoetan, kulturan edota etxebizitzan eragina izango lituzketen hainbat proiektu egiteko eskatu dute sozialistek.