Bihar (hilak 29) egingo dute Azken Ostirala elkarretaratzea, Zabaltza plazan, 20:00etan.
Hiri mugikortasuna hobetzeko esku artean dituen hiru proiektu edo helburu estrategikoen berri eman du udal gobernuak. Lehen hiri autobusean, terrazen ordenantzan eta aparkalekuen araudian egindako urratsak aurkeztu dituzte.
Egoiliarrentzako bakarrik izango diren aparkalekuen proba pilotuaren harira, EAJ berriz jo du Abotsanitzen kontra. Informazioa "modu publiko eta irekian" emateko eskatu dio beste behin udal gobernuari.
Blaiako udalerrian izan dira talde guztietako ordezkariak. Lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute fusilatutako 20 lagunen omenez.
1936an Pikoketan fusilatutako 20 pertsonei omenaldia antolatu die udalak Blaiako hilerrian. 1978ra arte ez zituzten gorpuak topatu.
Ostegunean Faisaien Uhartea Espainiaren esku egotetik Frantziaren esku egotera igaroko dela baliatuz, Euskal Herria "ez dela ez Frantzia ezta Espainia ere" azpimarratu du Ernaik.
Irundik abiatu da gaur eguerdian Mugak Zabaldu karabana. Agerraldia eta Bidasoan hildako trantsituan ziren hildako migranteak omendu dituzte.
Israeli boikota egitea eskatu eta gerra inperialisten aurkako jarrera erakutsi zuten Moskun elkartutako jendetzak. Palestinan borrokan dabilen gazte baten ahotsa ere entzun da.
Zabaltza plazan elkartuko dira 20:00etan. Udako beste deialdietan parte hartzeko eskaria egin dute.
Abotsanitzen kudeaketan eta egiteko moduan zentratu dira jeltzaleak bereziki. Aurrera eraman dituzten jardueretako asko EAJk egindako lanaren ondorio direla adierazi dute.
Ostiraleko Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusiko zaindaria omentzeko jaian zeregin berezia izango du zinegotziak.
Bidasoko eragileek genozidioaren aurkako kazerolada egitera deitu dute. Horren harira, elkarretaratzea egin dute Kateako bizilagunek.
Ultra eskuinari buruzko gogoeta abiatu du Bor-bor hausnarketa taldeak. Bigarren gogoeta bukatu ondoren, erakunde publikoei "arduraz jokatzeko" eskatu diete.
Iganderako Pikoketara mendi martxa antolatu dute gazteek. Bertan, omenaldia eta bazkaria egingo dituzte.
Aldapeta eta Pikoketa artean ezarri dituzte, "eremu horren segurtasuna hobetzeko". Aurrekontu parte hartzaileen bitartez gauzatu da eta 150.000 euroko kostua izan du neurriak.
Uda garaian "deserosotasuna eta bide publikoan higiene arazoak" ekiditeko aldi baterako komun publikoak ezinbestekoak direla uste dute jeltzaleek.
Azken hilabeteetan Irunen egondako eraso arrazistak eskuin muturraren agendak eragin dituela uste dute Bor-bor hausnarketa taldeko kideek. Taldea gogoeta bete-betean dela, auzo patruilen arriskuaz aritu dira.
Hainbat ordainketa ebazpen kontu hartzailearen eragozpenekin sinatu izana leporatu dio EAJk alkateari, oposizioan zegoenean aldarrikatzen zuenaren kontra.
Kargua hartzea "benetako ohorea" izan da Alvarezentzat eta orain arte lortutako akordioak gogoratu ditu.
Idoia Mendia eurodiputatu sozialista Europako Parlamentuko Arrantza Batzordean egiten ari den lana balioan jarri eta Europatik sektoreari erantzun bat ematea "funtsezkoa" dela adierazi du Hondarribiko alderdi sozialistak.