
Herritarren ezinegona ikusiz, ordenantzaren lehen onarpena atzeratu du udalak, eta hurrengo hilabeteak hondarribiarrak informatzeko baliatuko dituzte.

Azaroaren 11n etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko greba orokorra deitu du euskal gehiengo sindikalak; gaur aurkezpen agerraldia egin dute Bilbon.

Elementu aktiboa izan nahi du Hondarribiko Udalak, etxebizitza babestuak esleituz, kalifikatuz eta kontrolatuz, hasierarik amaierara. Ordenantza lantzeko parte hartzeko saioak egingo dira urriaren 15ean.

2023an onartutako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrarekin dago lotuta auzia, zehazki, planaren gaineko Jaurlaritzaren bi dekretuekin. EAJk salatu du "ez zela "horrelakorik onartu" bere momentuan. Abotsanitzetik, berriz, esan du dekretuak "udalaren eskumenaren gainetik" daudela.

Alkateak ikasturte berriko agenda aurkeztu du; mugikortasuna, etxebizitza eta segurtasuna izango dira ikasturte berrirako erronkak.

Irailetik aurrera birgatutako eraikinean hainbat udal zerbitzu martxan jarriko dituzte: San Migelgo Auzo Elkartea, haurtxokoa eta adinekoentzako gunea.

Atzo arratsaldean, hiria guztiz kolapsatu zen trafiko ugariagatik; hori saihesteko, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio hiriarteko sarea indartzea.

1.000 metro koadroko espazioa birgaituko dute, eta Donostian garatzen ari diren BIO proiektuaren luzapena izango da.

Obrak hasi zituztenetik lau hilabete pasa dira, eremua progresiboki urbanizatuko dute eta aurreikuspenen arabera, 2030erako prest izango da.

Zentro berria gaitzeko obrek milioi bat euroko aurrekontua izango dute, eta sei hilabeteko epea izatea aurreikusi dute.

Eusko Jaurlaritzak bi milioi euroko ekarpena txertatu du, aldundiak 4,5 milioiko inbertsioa aurreikusi du eta Irungo Udalak proiektuaren idazketa onartu du.

Urte asko zeramatzaten zuloak bertan, eta euria egiten zuen bakoitzean putzuak sortzen ziren. Udalaren eskumena ez izan arren, lanak egitea erabaki du.

Sozialistek diote Hondarribiko Udalak hainbat hilabete behar izan zituela eremu tentsionatu izateko eskaera egiteko, eta ondoren moteltasunaren erantzukizuna beste erakunde batzuen gain jarri nahi izan duela.

Ermitaren isolamendu termikoa hobetzeko estalkia eta leihoak berritzen hasi dira egfun hauetan; obrek hiru hilabeteko iraupena izango dute.

Asfaltatze lanak egingo dituzte, lehenik ospitale aldean (igande gauean), eta, ondoren, Jaizubiko aldean (astelehen gauean).

Mantenu lanak egingo dituzte Saindua kalean. Bizilagunek haien garajeetara sartzeko aukera izango dute.

Gipuzkoa eta Elizatxo hiribideen arteko espazio publikoa hobetuko dute; irisgarriagoa izango da eta plazako jolastokia handituko dute datozen hilabeteetan.

Gaur eta bihar artean izango da bozketa; balorazio onena jaso duten hamahiru proposamenak azken bozketara pasako dira.

211 eskaera bota dira atzera, hainbat arrazoi direla eta. Horiek, orain hilabete bateko epea izango dute Etxebiden errekurtsoa aurkezteko.

Oraina arte ordezko ibilgailu batekin egin du autobusak zerbitzua, baina bihar jada behin behinekoa jarriko da martxan. Otsailetik 17.686 bidai egin dira zerbitzuan.