Datozen asteetan hasiko dituzte lanak. Egungo zubia ordezkatuko dute, "egungo zubiak hainbat puntutan narriadura sintomak erakusten baititu".

San Nikolas zubiak itxura berria izango du aurki, udalak jakinarazi baitu urrats berriak emango dituztela zubiaren hobekuntza eta ordezkapenerako. Gonzalo Carrion zinegotziak prozesuaren berri eman du gaur: “Hilabete asko daramatzagu proiektu honekin. Administrazio prozesu konplexu baten ondoren, beste lehiaketa bat atera behar izan da, eta pleguetan aldaketak egin ondoren, behin betiko deialdira bi enpresa aurkeztu dira, eta Kontratazio Mahaiak dagoeneko esleitu egin dio proiektua”, esan du. 4 Badia Mantentze Zerbitzuak enpresari esleitu diote proiektua, 305.174 euroko aurrekontuarekin.
Obrekin egungo zubia ordezkatzeko berri bat eraiki eta jarriko dute, zinegotziaren arabera, “egungo zubiak hainbat puntutan narriadura sintomak erakusten baititu”. Datozen asteetan obrekin hastea aurreikusi dute.