Vox alderdiaren eskariz Espainiako Auzitegi Gorenak euskararen kontra egindako ebazpena arbuiatu dute gaur hondarribiarrek.
Hondarribia UEMAko kide den heinean, azken egunetan Espainiako auzitegiek euskararen kontra hartutako erabakiak salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar (larunbata) udaletxearen parean.
'Irungo euskararen historia soziala XX. mendearen hasieran (1900-1936)' lana egiteko Jose Antonio Loidi beka irabazi du Muguruzak. Ikerketa urtebeteko epean burutzeko 9.000 euroko laguntza jasoko du.
UEMAk larunbat honetarako mankomunitatearen kide diren herrietan deitu ditu elkarretaratzeak. 12:00etan izango da Hondarribian.
Iaz herriko 12 entitatek parte hartu zuten, aurten 32 izango dira. Horiei hiztegia duen mahai-gainekoak, euskaraz aritzeko oinarri-oinarrizko hiztegi fisikoak, diptikoak edota kanpainaren kartelak banatu dizkiete.
Hizkuntza Plana betetzea eskatu diote udalari, eta salatu egin dute ere euskaraz aritzeko Irungo Udaleko hainbat kideren "borondate eza".
'Irungo euskararen historia soziala XX. mendearen hasieran (1.900-1.936)' da ikerketa lanaren izena. Lan soziolinguistikoa izango da eta hamabi hilabetetan burutu beharko du.
Guztira 66.000 euroko aurrekontua jarri du Irungo Udalak diru laguntzetarako. Aprobetxamendu akademikoaren arabera, kostuen %100a har dezake diru laguntzak.
Hondarribiko iruditeria euskalduntzeko eta herritarrek euskaraz aritzeko laguntzak dira udalak aurkeztu dituenak. Uztailaren 1etik irailaren 15era bitarte eskatu ahal izango dira.
Euskaraoke herrikoiaren baitan "herri giro hunkigarria" sortu zen Hondarribiko Santa Maria Madalena Plazan. Gaur eguerdian bizitakoa laburbiltzen duen bideoa sareetan partekatuko dute.
Biharko antolatu du Udalak Euskaraldi ondorengo batzarra. Areto Nagusian egingo dute, 18:30ean.
Euskaraldian egindako lanaren inguruan hausnartu eta euskara sustatzeko lanari jarraipena emateko dauden aukeren inguruan hausnartzeko helburua du bilerak.
Euren arteko hitzarmenak urtea egingo duela eta, Hondarribiko Udalak OARSO BIDASOKO HITZA tokiko euskarazko hedabidea diruz laguntzen jarraituko duela iragarri du.
Euskaraz arnastu, hitz egin, gozatu eta batez ere kantatzeko eguna da gaurkoa. Taldeen hurrenkera prest dago jada.
Hilaren 15ean egingo den ekitaldi berezian ez ezik Matxin Artzu Kaleko turismo bulegoan eta Euskara zerbitzuko bulegoan ere jaso ahal izango dira.
Gaur arratsaldean egingo dute aurkezpen ofiziala. Ekainaren 27ra arte izango da ikusgai Madalen Arte Garaikideko gunean.
Toka eta noka hitz egiteko ikastaroa, eta Hikodromoa antolatu ditu Irungo AEK-k maiatzerako.
Besteak beste, maiatzaren 15ean egingo den txapa jartze ekitaldia, maiatzaren 24ko erromeria, bazkaria eta Euskaraokea, eta herri ekimenari ikusgarritasuna emateko moduak izango dituzte hizpide.
Hondarribiko Euskaraldiko Batzordeak antolatutako egitasmoa da, Psilocybe elkartearekin elkarlanean, gazteak bildu eta euskararen sustapena musika bidez indartzeko helburuarekin.
Hilaren 28tik ekainaren 20ra izango da ikastaroa. Langabezian daudenek doako matrikula izango dute, eta gainontzekoak ohiko matrikula ordaindu beharko dute.