Parketarrak proiektua bidea egiten ari da

Datorren hilabeterako Heztenek dinamizatutako lau saio antolatu dituzte: urriaren 2an, 9an, 16an era 23an izango dira, Biteri parkean.

Hondarribiko Udalak eta Heztenek landutako proiektua da Parketarrak. 2023an abiatu zuten eta harrezkero urtean bitan lauzpabost saio antolatzen dituzte. Finean, kalean eta parkean euskararen erabilera handitzea helburu duen egitasmoa da, orain artean «oso ondo» funtzionatu duela adierazi du Mertxe Gerrik koordinatzaileak.

Haur askoren kasuan, nahiz eta etxean gurasoekin euskaraz aritu, kalean gaztelaniaz erlazionatzeko joera izaten dutela ikusi zuten, eta Gerrikorren ustez garrantzitsua da haurrek “euskara momentu goxo eta dibertigarri batekin erlazionatzea”.

Datorren hilabeterako Heztenek dinamizatutako lau saio antolatu dituzte: urriaren 2an, 9an, 16an era 23an izango dira, Biteri parkean. 17:00etatik 18:00etara 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduriko Zabu Zibu jolasa egingo dute, eta ordu berean, 6-9 urte bitarteko haurrentzat zuzenduriko Txirrintxon jokoa.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.