Euskaraldia Auzoetan-en hurrengo geltokia Mendelukoa izango da. Euskaraldia aurkezteaz gainera, beste hainbat ekintza izango dira.
Maiatzean loratuko da ofizialki 2025eko Euskaraldia, baina ordura arte hamaika jarduera antolatu dituzte Igor Arrieta dinamizatzaileak eta udaleko Euskara Sailak. Herritarrak «aktibo» izango diren egitarau oparoa da osatu dutena, elkarrekin «euskarari ximiko» egiteko.
'Justizia euskararentzat' lelopean Baionan egingo den manifestazioarekin bat egin dute; atxikimendu kanpaina bat hasi dute ere.
Hondarribiko hitzordua bihar –hilak 20– izango da, Kultur Etxean. Irungoa, berriz, apirilaren 9an. Irungo saioan zuzendariak egongo dira.
Aurtengo udaleku ibiltarietan bi txanda egingo dituzte: ekainaren 22tik ekainaren 30era bata, eta uztailaren 2tik 10era bestea.
Euskaraldia iritsi bitartean "motorrak berotzeko" egingo diren jarduerak zein Euskaraldian bertan egingo direnak aurkeztu ditu Hondarribiko Udalak, Igor Arrieta Euskaraldiko dinamizatzailearekin batera.
Apirilaren 28tik ekainaren 20ra arte izango dira eskolak. Izena emateko epea hilaren 17tik 29ra artekoa da.
Hil honetatik apirilera bitartean egingo da eta antzerkia, Mintzodromo gaztea eta Laburbira antolatu ditu Euskara sailak.
Ikerketa zientifikoa euskaraz bultzatzeko diru laguntza da eta hilaren 24ra arte aurkez daitezke lanak.
Plaza eskatzeko epea martxoaren 3an irekiko da eta martxoaren 14an bukatu. Aurten ere bi txanda eskainiko dituzte.
AEKren sostengurako 24. Korrika mugitzen hasi da. Horren barruan, Jalgi hadi! dokumentala egin nahi dute. Diru ekarpen kolektiboa abiatu dute ikus-entzunezkoa finantzatzeko.
Larunbat honetan (hilak 15) Barkoxera txangoa antolatu dute Hendaiako eta Irungo AEK-k. Gaurkoa da izena emateko azken eguna.
Eskaerak hilaren 26ra arte egin daitezke. Oarso Bidasoan produktuak jasotzeko hamahiru gune egokitu dituzte.
Hautaketa merezimendu lehiaketa bidez egingo da. Izena emateko epea zabalik izango da hilaren 28ra arte.
EH Bilduk sustatuta, Hondarribiko Udalak Euskara alorreko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.
Euskaraldiaren baitan Euskaraoke herrikoia antolatuko dutela aurreratu du Euskaraldiko batzordeak. Hilaren 24an izango da.
Nafarroako solaslagunak taldeko kideekin batera egingo dute irteera otsailaren 15ean. Legarreko leizeak ezagutuko dituzte.
Otsailaren 5ean egingo dute lehen bilera, Artiako auzo elkartean.
Gorka Bereziartuaren 'Abentura erraldoia. Salba dezagun kalegira' liburuaren aurkezpena baino lehen Izugarria konpartsak kalejira egingo du. Portuan barrena euskal giroa zabalduko dute.
Euskararen Egunean adierazpen instituzionala egin du Irungo Udalak. "Euskarak bizirik mantentzeko behar duen mugimendua" eskaintzeko ahalegina egitera konprometitu dira.