
Lurraldebusek eta hiri autobusak ohiko ordutegiak luzatuko dituzte. Lurraldebusek irailaren 3tik 11ra eskainiko ditu zerbitzu bereziak; hiri autobusak, berriz, irailaren 4, 5, 6, 8 eta 10ean.

Hondarribia AEko patroiak jasoko du aurtengo intsignia, hondarribiarrek hala erabakita. "Urte luzez, traineruaren brankan, herri baten ilusioa gidatu" duela aipatu dute udaleko iturriek.

40 urteko gizon bat atxilotu dute Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Irungo prostituzio etxe batean. Sexu erasoa, legez kanpoko atxikitzea eta lesio delituak leporatu dizkiote.

Eragile ezberdinen arteko elkarrizketetan gertatutakoaren "funtsezko zati bat ezkutatu" dutela salatu dute jeltzaleek. HAOSE "publikoki seinalatzea" leporatu diote.

Hondarribiko udal gobernuak Alardearen inguruan azken urte eta hileotan egindako urratsak partekatu ditu hondarribiarrekin. Besteak beste, HAOSE Hondarribiko Alardearen Ondarea Sustatzeko Elkarteak udalarekin eta Jaizkibel konpainiarekin abiatutako bitartekaritza prozesua utzi zuela jakinarazi du.

Eskualdea kolapsatzen dituzten auto ilaren arazoa "ez dela udalerri honetan errepideak falta direla, baizik eta Frantziak muga itogune bihurtu duela" aipatu du taldeak.

Hilaren 28an protesta egingo dute. Irungo garbiketa sektoreko hitzarmen kolektibo berriaren berehalako sinadura salatuko dute.

Bilera izan zuen atzo Labordak Jaurlaritzarekin. Lehen proposamen bati ezezkoa eman badiote ere, bigarren bati baiezkoa eman diola jakinarazi du alkateak. Bi kontrol jarriko dituzte Oiartzungo irteeretan.

20:00etatik aurrera izango dira bi partidak. Hondarribiko jokalariak gogotsu eta finalerako txartela eskuratzeko prest dira.

Irunen ematen diren auto ilara eta trafiko arazoei irtenbide bat emateko asmoz, zenbait eskaera egin zizkion atzo Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzari. Hauei uko egin diela salatu du.

Datozen hiletarako antolatutako jarduera, ekintza eta txapelketetan jada izena eman daitekeela jakinarazi du Bidasoa Atletiko Taldeak.

Elatzetan, Dunboan, Belaskoenean, Toki Alai, Lekaenea eta Txingudi Ikastolan zenbait lan egiten ari da udala, udako oporraldia probestuz.

Bihartik astelehenera bitarte askotariko ekintza eta jarduerak izango dira auzoan, adin tarte guztiei begirakoak.

Datozen asteetan hainbat jarduera eskainiko ditu Txingudi Errugbi Klubak "errugbia Bidasoaldeko eskualdera hurbiltzeko" asmoz.

Amute Auzo Elkarteak irailaren 7ko haur danborradan parte hartzeko izen ematea ireki du. Entseguak datorren astean izango dira.

Ostiral gauean topo zerbitzu bana izango dira Hendaia zein Lasarte-Oriarantz. Larunbatean ohiko zerbitzua mantenduko da.

Irailaren 16tik 22ra egingo den Europako Mugikortasun Astearen harira, Hondarribiko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu "mugikortasun eraginkor eta aktiboa sustatzeko" asmoz.

Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak egun osoko festa antolatu du. Motorrak berotzeko, gainera, igandean Rockalean taldearen kontzertua izango da Kale Nagusian.

Astelehenean eta asteartean eskuratu beharko dira tiketak, goizez, Itsas Etxea Auditoriumean.

Gipuzkoako Baxurako Arrantza Ekoizleen Erakundeak positiboki baloratu du orain arteko kanpaina. Iazko erritmoa baino handiagoa izaten ari da aurtengoa.