Ikusentzunezkoak

Martxoaren 7an eta 8an, Andoain eta Irun arteko tren zerbitzurik ez

Astigarraga eta Irun artean hirugarren errei bat jarri behar dutenez, tren zerbitzua etengo dute tarte horretan. Alabaina, autobus zerbitzua bermatuko dute.

Aldundiko diru funtsetik, aurreikusitakoa baino 3 milioi gehiago Behe Bidasora

Gipuzkoako Foru Aldundiko Udalen Finantzaketarako Foru Funtsetik aurreikusiak zeudenak baino 3.088.111 euro gehiago iritsiko dira Irunera eta Hondarribira.

Osasun mentalaren aldeko manifestazioa egingo dute igandean

Martxoak 8 plazatik hasita, herriko kaleak zeharkatuko dituzte osasun mentalaren kudeaketak dituen gabeziak salatzeko.

Zorionak Antxeta!

25. urteurrenaren ekitaldia egin dute Ficoban. Haien ingurukoekin bildu, eta eskerrak emateko momentua izan zen.

Autobusa, motel, baina iritsi da Hondarribira

Hiri autobusa inauguratu dute, urte askoko prozesu baten ondoren. 2007. urtean egin ziren lehen eskakizunak zerbitzu horren alde, PSE-EEren aldetik, eta azkenik, udal gobernuak zerbitzua martxan jarri du.

Trafikoaren zarata murrizten duten zuhaitzak

Artiako Lagunak bizilagun taldea kezkatuta dago Juan Thalamas kaleko ezkien mozketa dela eta. Ezkiak auzotarrentzat estrategikoak dira, itzala emateaz gain, Gi-636 errepideko trafikoaren zarata murrizteko pantailak baitira.

Osasun Bidasoak borrokan jarraituko duela adierazi du

Hainbat mobilizazio aurkeztu dituzte Bidasoako ESIaren "momentu kaskarra" salatzeko. Igandean izango da lehena, Hondarribian.

Bidasoa Itzulia, aurten azkenean bai

Urtarrilean txirrindularitza proba bertan behera uzteko erabakiarekin atzera egin, eta azkenean bai: aurten Bidasoa Itzulia izango da.

Martxoak 8

Datorren ostegunean banatuko dituzte Asun Casasola ipuin lehiaketako sariak

Martxoaren 8aren baitan, ipuin lehiaketako sariak banatuko dituzte Kabigorrin; aurtengo edizioan, parte hartzaileen %60 emakumeak izan dira.

30 euro gastatuz, 10 euroko deskontua jasoko dute hondarribiarrek

Merkataritza bonoen kanpaina jarri du abian Hondarribiko Udalak. Herritarrek herrian erostea du helburu, bertako komertzioak sustatuz.

Irungo feministek eta emakumeen elkarteek Irunen jaiotako emakume baten hilketa gaitzetsi dute

Pasa den larunbatean, gizon batek bikotekidea erail zuen Zaragozan, eta irundarrek biktimari elkartasuna eta maitasuna adierazi diote.

Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituaren txapelketa, Uranzun

Datorren larunbatean, hilak 28, gurpildun aulkiko bikoteek eta adimen urritasuna duten pertsonek jokatuko dituzte partidak.

Txakurrentzako parke bat eskatu du PSE-EEk

Martxoko Osoko Bilkuran ezatabaidatuko dute animalien ordenantza berria. Sozialistek baiezko botoa emango dute, baina uste dute badirela zehaztu beharreko gauzak.

NANaren eta pasaportearen izapideak Hondarribian egiteko zerbitzua eskatu du EAJk

Irunen egin behar dituzte tramite horiek hondarribiarrek, eta horren aurrean, zerbitzu ibiltaria Hondarribira hurbiltzea nahi dute jeltzaleek.

Lakaxita gaztetxearen ondoko basoa garbitzen hasi dira

Lakaxita gaztetxeko kideek gaztetxearen ondoko zuhaitzak aurretiazko abisurik gabe moztu dituztela salatu dute, gaztetxearen baitan dagoen basoa ere arriskuan dago.

Laura Silvak Irun squasharen mapan jarri du

Alizia Txoperena emakumezkoen squasharen bigarren txapelketa antolatu zuten ostegunetik igandera bitarte, Artalekun.

Hildako bat eta zauritu bat Palmera Montero ondoan izandako sutean

Ezbeharra Palmera Montero inguruko soto batean izan da, eta Ertzaintzaren arabera gas leherketa batengatik izan da.

24. Korrika

Korrika Txikiak trafikoan eragina izango du

Asteazken honetan, hilak 25, Korrika Txikia dela eta, Erdialdeko hainbat kale itxiko dituzte, eta 09:50etik 11:30era trafikoan aldaketak izango dira.

Kinielaren 65.582 euro, Irunera

Kolon pasealekuko 46. zenbakiko administrazioan zigilatutako txartel baten jabeak jasoko du saria, hamalau emaitza asmatzeagatik.

Biok Txingudik ez zuen partida erraza izan Mungian

Hasiera kaxkarra izan arren, partida ona egin zuen Biok Txingudik eta amaierara arte garaipenaren bila aritu ziren (46-34).

Gehiago