Erabiltzaile guztiei zerbitzua ematen zaiela bermatzeko indartu egin dute eskaintza: uneoro bi sorosle egongo dira laguntza ematen.
Emeki Emakume elkarteak antolatzen duten Kaleko Margo Lehiaketak 30 urte bete ditu. Besteak beste, udalerriak jasan dituen aldaketen lekuko izan da lehiaketa.
Irun Palestinarekin taldeak azken hilabeteetako Israelen ofentsiban hildakoak gogoratu ditu San Juan plazan.
AHTa Euskal Herrira iristeko obrak egiten ari dira. Abuztuan Kaputxinoen tunela eraikitzeari ekingo diote. Hori dela eta Irun zein Brinkola arteko aldirietako tren zerbitzua eten egingo da.
Hilaren 9an itzuliko da Gira Bira, familiei zuzendutako jaialditxoa. Edizio honetan, magia, zirkua, natura eta Txikimusika izango dira protagonistak.
Erakusketaren komisarioak gidatuko duen lehen bisita gidatua bihar izango da, arratsaldeko 19:00etan, Menchu Gal aretoan. Aurretiazko izen ematea beharrezkoa da.
Hilaren 17an sarituko dute, Ama Xantalen ermitan. Egun berean, gainera, Xantalen Danborradak desfilatuko du.
Aste honetan itxi dute plataforma, eta irailaren 20an berriro irekitzea aurreikusi dute. Bertsio berritzea, Next Generation funtsei esker egingo dute.
Bereziki 6 eta 10 urteko haurrei begirako tailerra antolatu du Lapurriturrik, hilaren 17rako.
Igande honetarako (hilak 4) antolatu dute Herri Giroa jaialdiaren hogeita hamabigarren edizioa. Arma Plazan, San Nikolas kalean eta Bretxan izango da.
Txapelketa andana, urre kolorea duen bertso saioa, musikaren faltarik ez eta Kortaturi omenaldia bere sorreraren 40. urteurrenean. Saltsa handia espero da izar gorriaren plazan, abuztuaren 14tik 18ra.
Manex Olaskoaga Matiasek eta Oliver Caraballo Ruiz de Arcautek jaso dute Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Patzuergoaren saria. Aldi berean, 'Ibai izena duen herrialde bat' deituriko arte digitaleko lehiaketaren edizio berria abiarazi dute.