
Bi egunetako jardunaldien ostean, bukatutzat eman dute Gipuzkoako Foru Aldundiak herrian jarritako "plaza irekia". Adituen batera, herritarrek askotariko gaien inguruan hausnartzeko aukera izan dute, hala nola elikadura osasuntsuaz, borondatez aukeratzen ez den bakardadeaz edota kirolaren ekarpenaz.

Urdanibia plaza 46. edizioko erdigunea izango da; aurten, udalak bere gain hartu du Euskal Jira antolatzeko ardura.

Udalak ongietorria egin die Saharako errefuxiatuen kanpamendutik etorritako lau haurrei eta haiek hartu dituzten familiei. Uda batek haien errealitatea "alda ez badezake" ere, azpimarratu dute horrelako ekimenek "itxaropena" pizten dutela.

Euskarabentura espedizioaren 17. egunean Oiartzunen hartu zuten lur 130 gaztek. Oarsoaldeko eta Bidasoko zenbait gazterekin elkartu da HITZA.

1.000 metro koadroko espazioa birgaituko dute, eta Donostian garatzen ari diren BIO proiektuaren luzapena izango da.

Yoana Mintegi irundarrak diseinatu du, eta Alardearen amaieran egiten den Zapateroa irudikatu nahi izan du.

Asteburu honetan, Super Amara BAT taldeko atletak Malagan izan dira, bost atletek eta errelebo taldeak Espainiako zortzi onenen artean amaitu dute.

Gizonezkoek estropada ederra egin zuten larunbatean, baina igandean azken aurrekoak izan ziren. Emakumeek, postu txarra izan zuten larunbatean, haizeak eraginda.

IV. Marmitako txapelketa egin zuten Santiago egunean, Zumardikoak elkarteak antolatuta. Hormabiko Zesta Eskola izan zen garaile.

Aurten 50 urte bete dira Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' desagerrarazi zutenetik, gaur goizean haren oroimenezko ekitaldia egin dute Etorbidea zubian.

Handitzen doa Fenomena jaialdia urtero. Nazioarteko musikaz gozatzeko eskaintza ederra bilakatu da.

Bihar izango da, abuztuaren 31a ostirala, 22:00etan, Oiasso Museoko plazan. Katapulta Tour Gipuzkoa 2026 programaren barruan antolatu dute emanaldia.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Motoentzako aparkalekua ere bertan jarri dute.

Larunbat honetan, abuztuak 1, lasterketak Irungo kaleak zeharkatuko ditu, eta aldaketak izango dira 14:45etik 15:45era.

Zahartzaroa, osasuna, kirola, loregintza, nutrizioa... hainbat hitzaldi eta tailer izango dira San Pedro kalean.

Psilocybek reggae jaialdi txiki bat egingo du ostiralean harresietako belardian.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak boluntarioki 1.926,49 euro bildu ditu asteburuan, Hondarribian jarritako hainbat puntutan.

Izen ematea irailaren 14ra arte egin ahal izango dute; bi ikastaro mota izango dituzte: batetik, trinkoak; eta bestetik, ikasturte osokoak.

Etzi hasita, hilak 30, igandera bitarte, auzotarrek adin guztietarako hamaika jarduera antolatu dituzte San Inazio Egunaren baitan.