Arte eszenikoak

Aparkalekuaren arazoari konponbidea eman nahi dio udal gobernuak

Aparkalekuak arautzeko ordenantza berria egiteko prozesua jarri du martxan Hondarribiko Udalak. Zonifikazio proposamen batekin hasiko dira lanean.

Euskararen Egunaren aldeko adierazpen instituzionala egin du udalak

Herrian euskara biziberritzeko eta sustatzeko hainbat konpromiso hartu ditu Udalak.

Anakako etxeak berrurbanizatzeko lanen 2. fasea onartu du udalak

Lekuona misiolariaren kalearen ingurua eta Fabiola erreginaren kalera doazen bideak lantzeko proiektuak 10 hilabeteko epea izango du.

Ostiral honetan gabonetako zuhaitzaren argi eta musika ikuskizuna egingo dute

Ostiral honetan, hilaren 5ean, izango da lehenengo argi eta musika ikuskizuna Jenaro Etxeandia plazan, 19:00etan.

Kanpan eta Txanika Miamin lehiatuko dira

Pilotari hondarribiarrak Dania Beach Invitational zesta puntako txapelketan arituko dira. Txanikaren bigarren aldia izango da, eta Kanpanen lehenengoa, aurten debutatu baitu profesionaletan.

Pertsonen bizimodu independentearen eredua hizketagai, Palmera Monteron

Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren harira, mahai-ingurua antolatu dute datorren asteazkenean, 18:00tan.

Mikel Esnaola lezoarra txapeldun Itsas Etxean

Larunbatean jokatu zen Hondarribian Gipuzkoar Erako Euskal Herriko VII. Txapelketa Nagusia. Esnaolaren garaipenaz gain, Ane Jaunarena hirugarren izan zen.

Bidasoko suhiltzaile parketxea ez dadin uharte izan

Kezkatuta daude Bidasoko suhiltzaileak. Zama handia sumatzen dute Bidasoko Suhiltzaileen parketxea Gipuzkoaren uhartea bilakatu dela sentitzen dutelako.

Irunvi: 25 urte ostatua ematen

Irunvik 25. urteurrena ospatu du, eta urteotan 1038 etxebizitza eta 594 aparkaleku esleitu ditu.

Irungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Bidasoa LHIIren handitzea adostu dute

Beste eraikin bat altxatuko dute zentroa handitzeko eta etengabe hazten ari den lanbide-heziketaren eskariari erantzuteko.

AGENDA

Asteburuan Bidasoan zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Gaur eta bihar abisu horia haize ufada bortitzengatik

Euskalmetek haize ufada bortitzengatik abisu horia iragarri du, gaurko 10:00tatik biharko, hilaren 6a, 12.00tara arte indarrean egongo da.

Irun Ekintzan Sariak martxoaren 5ean banatuko dituzte

Ficoban egingo duten sari-banaketan, Irungo enpresaren Ohorezko Saria, Proiektu Berritzailearen Saria eta Ideia Berritzailearen Saria banatuko dituzte.

Biok Txingudik Sortzen taldearen aurka jokatuko du larunbatean

Biok Txingudi lehiaketatara bueltatuko da, eta erronka zaila izango du larunbatean, hilaren 7an, 16:00etatik aurrera, Plaiaundin.

Ahaire~Eho txirula laukotearen kontzertua, Amaia KZn

'Musika maistrak' lana aurkeztuko dute larunbat honetan, hilaren 7an, 19:00etan. Kontzertua Ricardo Requejo ganbera-konzertuen programaren parte da.

Verde Pratok 'Bizitza eztia' bere lan berria aurkeztuko du CBAn

Euskarazko disko berriaren aurkezpena larunbat honetan izango da, hilaren 7an, 21:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude udal webgunean eta turismo bulegoan, 7,2 eta 10,25 euroan.

'Hodei guztien gainetik' antzerki familiarra, CBAn

Markeliñe konpainiak ostiral honetan lan berria aurkeztuko du, hilaren 6an, 18:00etan. Sarrerak udal webgunean eskuratu daitezke, 5,65 euroan.

Zaisa Txingudik egun txarra izan zuen

Eguraldia ez zuten lagun izan, eta Eibarrek bere nagusitasuna erakutsi zuen hasieratik bukaerara (34-5). Bestalde, Beteranoen egunaren edizio berria egin zuten Plaiaundin.

Airearen kalitatea neurtzeko unitate mugikorra Kolon pasealekuan jarri dute

2023tik 2025eko uztailera bitarte neurketa-kanpaina egin zuten, eta honen bidez airearen kalitatea neurtzen eta monitorizatzen jarraituko dute.

Irungo udaletxeko fatxada berdez argiztatuko dute

Minbiziaren Aurkako Munduko Egunarekin bat eginez, bihar, hilaren 4a, udaletxeko fatxada berdez argiztatuko dute.

Gehiago