Anagan Kopako 3. fasea maiatzaren 11etik 12ra jokatuko da Jaizubia Zaldiketa Eskolan. Euskadiko Hipika Federazioak antolatzen duen txapelketa da.
Zaldiek zeukaten gaixotasun batengatik, atzeratu behar izan zuten lehiaketa joan den martxoan, eta orain berreskuratuko dute.
Irun Hiria Sari Nagusia 'Nagore Otañoren Oroimenezkoa'-ren 30. edizioa izango da aurtengoa. Txapelketa goizeko 09:00etan hasiko da.