Bidasoa Irunek ezin hobe hasi du Asobal Liga, eta ostiralean berriro erakutsi zuten sasoiko daudela Valladolid menpean hartu ondoren (31-27).
Liga hasiera bikaina osatu duten bi talderen arteko partida jokatuko da bihar Artalekun, 20:00etan: Bidasoa eta Valladolid nor baino nor arituko dira garaipena helburu.
Skanderborg-Aarhus talde indartsua jasoko dute gaur Artalekun, 20:45ean, eta presiorik gabe, partidaren bila aterako direla aurreratu du Cuetarak.
Atzoko partida galdu arren, irundarrak EHF European Leagueko final zortzirenetan izango dira. Lortu dute, hortaz, fasez sailkatzeko helburua.
Kaialdeko Oscar Gonzalezen Txipiroiak tintan, Gran Soeko Bixeten Muñozen Pepis andereñoa eta Goxodendako Carlos Nuezen eta David de la Calleren txerri esku coulant-a eta piper txorizeroen praline-a. Hondarribiko hiru pintxo horiek lortu dute Valladolideko Pintxo Lehiaketa Nazionaleko finalerako txartela. Azaroaren 7tik 9ra egingo dute lehiaketaren azken txanpa. Hondarribiak lortu du Gipuzkoa Valladoliden ordezkatzea, Irunekin batera. Gipuzkoatik lehiaketara aurkeztu duten laugarren pintxoa Gaztelumendiko Felix Mansorena eta Angela Basaberena da.
Gizonen talde nagusiak Plaiaundin jokatuko du larunbatean Atletico San Sebastianen aurka, 16:00etan. Harrobiko taldeak, aldiz, etxetik kanpo arituko dira.
Irundarrek larunbat honetan hasiko dute 2023-2024 denboraldia Bartzelonaren aurka, Artalekun, 16:45ean. Klubak, gainera, lehen lau jardunaldien ordutegiak iragarri ditu.
Touch saila eta 14 urtez azpiko gazteak dira asteburuan lehiatuko diren bakarrak. Errugbilari gazteek Ordizian jokatuko dute txapelketa bat.
Errepidetik atera zen autoa eta hirurogei metrora aurkitu zuten suhiltzaileek; 26 urteko gaztea hilda zegoen larrialdi zerbitzuak iritsi zirenerako.
Hondarribiko Kaialde jatetxeko Oscar Gonzalez sukaldariaren Txipiroiak bere tintan pintxoak, Valladoliden jokatu zuten Espainiako Pintxo Txapelketako zazpigarren ekitaldiko hirugarren pintxo onenaren saria eskuratu zuen iragan asteazkenean. Kaialdeko sukaldariaz gain, Bidasoko beste bostek parte hartu zuten Espainiako Txapelketan: Gran Soleko Bixente Muñozek, Goxodendako Carlos Nuez eta David de la Callek, eta Gaztelumendiko Felix Manso eta Angela Basabek.