Bixente Muñoz hondarribiar sukaldaria txapeldun berriro

Gran Sol tabernako Bixente Muñoz sukaldari hondarribiarraren “urrezko arraultza artzai ogi-papur eta txipiroiarekin” lanak pintxo tradizionalaren saria eskuratu zuen atzo Valladolideko VI. Espainiako Pintxo Txapelketan. Honela, hondarribiar sukaldariak parte hartu dituen bost txapelketetatik, hiru irabazi ditu aurten. 2006an ere Espainiako txapeldun izendatu zuten pintxo tradizionalaren modalitatean, eta 2009an pintxo kontzeptua hoberen definitzeagatik ere saria eman zioten. “Oso pozik nago, pintxoak Gipuzkoan, Euskal Herrian, eta Valladoliden saria eskuratu duelako. Pintxoarengatik egin dugun apustua ona izan da, eta zaporeekin asmatu dugu, eta urtetik urtera hoberenen artean gaude”, azaldu zuen Bixenete Muñozek, txapelketaren irabazleak. Honela Hondarribiak garaipen berria eskuratu du, eta erreferente nagusia bilakatu da Valladolideko txapelketan, izan ere, azken urteetako sei finaletan hondarribiarrak bertan izan dira. Lautan saria eskuratu dute, hiru Gran Sol tabernako Bixente Muñozek eta bat Kaialde jatetxeko Peio Clemecetek sukaldariak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.