Bidasoa Irun, Asobal Liga hasteko prest

Irundarrek larunbat honetan hasiko dute 2023-2024 denboraldia Bartzelonaren aurka, Artalekun, 16:45ean. Klubak, gainera, lehen lau jardunaldien ordutegiak iragarri ditu.

Argazkia: Bidasoa Irun.
Bidasoa Irun prest da Asobal Ligari ekiteko. Denboraldi aurrea atzean utzita, irundarrek larunbat honetan hasiko dute 2023-2024 denboraldiko ibilbidea, Artalekun, etxean, zaleen aurrean. Estreinako partidako arerioa, baina, ez da makala izango, azken urteetan nagusi izan den Bartzelonak bisitatuko baitu Artaleku larunbatean (hilak 9, 16:45ean). Bidasoak bide onetik itxi zuen denboraldi aurrea iragan ostiralean Paun (Frantzia) Billère Handball Pau-Pyrenées taldea menderatu ondoren (27-33). Sasoia bide beretik hasi nahi dute bidasoarrek.
 
Lehen jardunaldiko partidaz gain, klubak lehen lau jardunaldietako ordutegiak iragarri ditu. Hona hemen:
 
  • 2. jardunaldia: Bathco Torrelavega – Bidasoa Irun, hilak 16, 19:00etan.
  • 3. jardunaldia: Bidasoa Irun – Recoletas Atletico Valladolid, hilak 22, 20:00etan, Artalekun.
  • 4. jardunaldia: BM Logroño La Rioja – Bidasoa Irun, hilak 30, 19:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.