
Hilaren 9an aurkeztu zuten Uramuga programa. Euskal Herriko hainbat administrazio eremuri eragingo dion proiektua da eta hiru urteko epea izango dute ezarri dituzten helburuak betetzeko.

Proiektu honetan hainbat ekintza aurreikusi dituzte, "uraren zikloaren gobernantza eta kudeaketa partekatua hobetzeko eta elkarlaneko saneamendu sistemak indartzeko".