Uda Jolas eta Uda Abentura programetan parte hartzeko izen ematea larunbatean zabalduko da. Uda Jolasen 60 plaza gehiago eskainiko dituzte.
320 haurrek hartuko dute parte Uda jolas eta Uda abenturan. Hondarribiko Udaleko gazteria departamentuak antolatzen ditu.
Zozketan parte hartzeko eskaerak apirilaren 4tik 10era bitarte egin beharko dira, eta behin betiko izen ematea, maiatzaren 2tik 8ra. Esleipenen berri apirilaren 28an emango dute.
Uda Jolas 5 eta 11 urte arteko haurrei begirakoa da eta urtero antolatzen du udalak.