Zazpigarren edizioa jokatu dute gaur goizean 13 taldek. Lehiarako baino, gozatzeko eguna izan da gaurkoa.
Nazioarteko Errugbi Eskolen Topaketa egingo dute Irunen, Txingudi Errugbi Taldearen egitasmoz. Goizean haurrek partidak jokatuko dituzte eta arratsaldean San Juan plaza hartuko dute.
Bilbon jokatutako partida galdu badute ere, lortutako bonus puntuekin sailkapena eskuratu dute bidasoarrek.
Txapelketez gain, errugbi inklusiboko erakustaldia egin zuten larunbatean, Hondarribian, Txingudi Errugbi Taldeak antolatuta.
Bost euroan eskura daiteke liburua, Irungo Galarz kioskoan edo Hondarribiko Txiplao 8ko Done Pedro Kofradian.
Irungo Errugbi Eguna ospatzen ari dira gaur Txingudi Errugbi Taldearen 50. urteurrena ospatzeko.
Txingudi Errugbi taldeko lehendakaria fundaziotik ibili da klubaren eta errugbiaren alde lanean. Orain arteko ibilbidea, egungo egoera eta etorkizunari begira dituzten erronken inguruan aritu da
Txingudi Errugbi Taldeak 50 urte beteko ditu aurten. Urteurrena behar bezala ospatzeko, egitarau zabala prestatu dute; eskualdean errugbiaren presentzia handitzea izango dute helburu 2019an.
5x5 erara jokatuko dute, bost jokalariko taldeekin eta bost minutuko partidekin. Boot Camp erakustaldia ere izango da.
Emakume zein gizonen senior taldeek urteko lehen hitzordua izango dute larunbatean. Biok Txingudi Logroñon izango da, eta Zaisa Txingudi, berriz, Gasteizen.
Igandean Gipuzkoako errugbi eskolaren lehen topaketa egingo dute Hondarribian. Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Errioxatik heldutako hamaika talde bilduko dira.
Zaisa Txingudi Touch-ek sailkapenean eraginik izango ez duen arren, larunbateko partiduetan parte hartuko du.
Bi urtez etenik egon ondoren, aurten berriro egingo dute. Txingudi Errugbi Taldeak antolatzen du.
50 urteurrenaren ospakizunekin jarraitzeko asmoz Hondarribiko Errugbi Eguna antolatu du Txingudi Errugbi Klubak.
IV. Hondarribia Beach Rugby egingo dute larunbatean hondartzan, Txingudi Rugby Club-ak antolatuta.
800dik gora argazki ikusgai izango dira, dozenaka kamiseta, domina, idatzi eta bideoz gain.
Datorren larunbatean (hilak 15) errugbiak hiriko kaleak hartuko ditu. Egun osoko egitarau zabala prestatu du taldeak.
Txingudi Errugbi Taldeak 50 urte beteko ditu aurten. Urteurrenaren harira antolatu dituzten ekitaldien helburua Irun eta Hondarribiko herritarrei kirola gerturatzea izango da.
Zaisa Txingudi Rugby Club elkarteak antolatuta, Hondarribia Beach Rugby 2017 txapelketa egingo dute larunbatean.