Larunbatean, Touch Errugbi Estatuko 2.mailako jardunaldia Plaiaundin
Zaisa Txingudi Touch-ek sailkapenean eraginik izango ez duen arren, larunbateko partiduetan parte hartuko du.
Larunbat honetan (hilak 7), Touch Errugbi Estatu Mailako 2. mailako jardunaldi erabakigarria jokatuko da Plaiaundin. Jardunaldia goizeko 10:00etan hasiko da, Zaisa Txingudi Touch-en Caldes de Montbui talde bartzelonarraren aurkako partidarekin.
Partida guztiak amaitzerakoan, sailkapen taularen arabera, finalerdiak eta finala jokatuko dira. Finalaren irabazlea lehen mailara igoko da.
Touch modalitatean ez dago plakajerik, ez ostikorik, eta talde mixtoetan jokatzen da. Zehazki, hiru gizoneko eta hiru emakumeko taldeak dira. Zaisa Txingudi Touch-ek azken baldintza hau betetzen ez duenez, ez du sailkapenean eraginik izango.