Tailerren helburua da jasangarritasuna sustatzea eta ikasleak baliabideak modu iraunkorrean kudeatzearen garrantziaz kontzientziatzea. Izen-emateak Txinzerren webgunean egin daitezke.
10.891.282 euroko proiektu bat aurkeztu dio Txinzerrek Espainiako Trantsizio Ekologikoko Ministerioari. Uraren kudeaketatik eratorritako datuak momentuan jasotzea du helburu eta horiek herritarrengana gardentasunez iristea.
Aurrez aurreko arretak bere horretan jarraituko duela jakinarazi du Jose Antonio Santano Txingudi Zerbitzuaken lehendakariak.
Bihar da Ingurumen Hezkuntzaren Mundu eguna. Informazio eta sentsibilizazio kanpainak zein hezkuntza tailerrak eskaintzen jarraituko duela esan du Txingudiko Zerbitzuak-ek.
Eskualdeko birziklatze tasa %55ekoa da eta %70era igotzea da asmoa. Bulego ibiltaria Kolon pasealekuan egongo da abenduaren 1era arte.
Txingudi Zerbitzuakek bertako sarea konponduko du.