Hilabete batez itxiko dute Jaizkibel hiribidea
Astelehenetik aurrera, ur-horniduren berritze lanak direla eta egingo da mozketa. Oinezkoek eta auzokideek izango dute sarrera soilik.

Astelehenetik aurrera, hilabete batez, autoentzat itxita egongo da Jaizkibel hiribidea, Txingudiko Zerbitzuen ur-horniduren berritze lanak direla eta. Saindua kaletik Tximista kaleraino itxiko da bidea.
Bi erreiak itxiko dira, oinezkoentzat eta auzokideentzat pasalekua utziz. Auzokideentzako bidea goitik beherako zentzukoa izango da.