
Biok Txingudi taldeari garaipenak ihes egin zion azken minutuetan. Txingudi/Orereta/Baztan taldeak, berriz, aise irabazi zuen Hernani/Atletiko San Sebastianen kontrako partida.

Asteburu honetan, senior taldeek lagunarteko lehiak izango dituzte; eta harrobiko taldeek, berriz, ligako azken norgehiagoka izango dute.

Harrobiko taldeek asteburu txarra izan zuten, 16 urtez azpikoek garaipena esku eskura izan zuten azken jokaldira arte (28-26).

Emakume Errugbilarien Egunaren baitan, Biok Txingudik Uni Bilboren aurka jokatuko du larunbatean, Zaisa Txingudik, berriz, Iruñaren aurka jokatuko du, Plaiaundin.