2019an sortu zen Txingudi Eskubaloi Kluba, emakumeek seniorrean ere joka ahal zezaten. Eskubaloian emakumeen parte hartzea sustatzeko lanean ari dira.
José Ramón Pérez Suescun Txingudi Eskubaloia Klubeko jokalaria izandako irundarra omenduko dute larunbatean.
Sei egun iraungo ditu aurtengo Txingudi Eskubaloi Kanpusak, eta Irunen eta Beran egingo da. Izena eman daiteke jada.
Txingudi Eskubaloiak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu, 2010etik 2013ra bitartean jaiotakoei zuzendutakoak. Saioak hilaren 7an, 10ean eta 14an izango dira, Artalekun.
Real Unionen eta Bidasoaren talde nagusiek olatuaren gainean jarraitu nahi dute. Errugbiko taldeak sasoiko lehen garaipenaren bila irtengo dira. Areto futbolean gaur hasiko du bidea Irun Futsalek.
Real Unionen eta Bidasoaren talde nagusiek garaipen handiak lortu dituzte sailkapenaren goiko postuetan jarraitzeko. Mariño Real Unionen lehen taldearen liga hasiera ere bikaina: hirutik hiru irabazi dituzte.
Irungo kirol talde guztiak martxan dira denboraldiari ekiteko, eta bide onetik hasi nahi dute sasoi berria.
Bidasoako gizonen talde nagusiak garaipena lortu zuen goiko postuetan jarraitzeko. Mariño Real Union proiektuak bikain hasi du ibilbidea. Errugbian eta saskibaloian, hasiera kaxkarrak.
Futbolaz gain, eskubaloiko, saskibaloiko eta errugbiko Irungo kirol taldeak lehiara itzuliko dira asteburuan. Taldeek bide onetik hasi nahi dute sasoi berria.
Txingudi Eskubaloiak antolatzen duen txapelketa Artaleku eta Urantzun lehiatuko da, 10:00etatik 19:00etara. Sei taldek hartuko dute parte emakumeen eskubaloia sustatzen eta bultzatzen jarraitzeko helburuarekin.
Real Unionek borrokan jarraitu beharko du mailari eusteko. Mariñoko mutilen lehen taldea mailaz igo da. Bidasoak garaipen handia lortu du Europako lehian.
Real Unionek berebiziko partida du Castellon maila mantentzeko lehian. Bidasoak, aldiz, Artalekun jokatuko du bihar Cuencaren aurka Europa helburu.