Eskubaloi zaleentzako campusa, Eguberrietan
Sei egun iraungo ditu aurtengo Txingudi Eskubaloi Kanpusak, eta Irunen eta Beran egingo da. Izena eman daiteke jada.
Txingudi Eskubaloi Kanpusa egingo da hilaren 23, 26,27 eta 30ean, eta urtarrilaren 2an eta 3an. Irungo Uranzu pilotalekuan eta Berako Toki Ona kiroldegian elkartuko dira 8 eta 13 urte bitarteko haurrak (2011 eta 2016 urte artean jaiotakoak), eta izena emateko epea irekita dago jada.
Horretarako, formulario bat bete behar da, edota mezu bat bidali helbide elektroniko honetara.Kuota 40 eurokoa da eta parte hartzaile bakoitzari kamiseta bat oparituko diote.