
Gaurtik, hilaren 16a, martxoaren 1era bitarte, 30 taberna baino gehiagok parte hartuko dute, eta martxoaren 2an II. Irun Hiria Pintxo Txapelketa egingo dute.

Hondarribiko zazpi tabernak eta Irungo bederatzik eman dute izena lehiaketarako. Finala Pasai Donibanen izango da, urriaren 10ean.

2-8 urteko haurrak dituzten familiek euskara normalizatzea helburu duen programan parte hartzeko aukera izango dute otsailaren 13ra arte.

Elikadura eta sukaldaritza tailerra antolatu dute Plaiaundi LHIIn, 'ONkologia 360º' proiektuaren baitan. Minbizia duten paziente, haien senide, eta dietetikako ikasleek parte hartu dute.

Ekintza gastronomikoak erromatar sukaldaritzan oinarrituko dira, eta jarduera horiek garrantzia handia dute egitaraua osatzen duten berrogeita hamar jardueren artean.

Jaialdi erromatarrak Oiasso Museoa eta Irungo kaleak hartuko ditu hilaren 13tik 16ra, ostegunetik igandera. Berritasunekin egingo da XIII. ekitaldia.

Atzo banatu ziren Repsol gidak ematen dituen eguzkiak. Guztira, hamar eguzkirekin saritu dituzte Bidasoko eta Oarsoaldeko bost jatetxe.