Eusko Legebiltzarrean legeari ez dagokion proposamena aurkeztu du EH Bilduk, Gogora institutuak Sorzabali eskain diezazkion beharrezkoak dituen eta dagozkion baliabideak. Alkateak torturen biktimei sinesten diela adierazi zuen.
Espainiako Auzitegi Nazionalak Sorzabali egindako torturak jaso zituen bere epaian, baina fiskaltzak dio haren testigantzak froga gisa balio duela, eta epaiketa berriro egitea nahi du, beste epaimahai batekin.
Koalizio subiranistaren xedea da Gogora institutuak «beharrezko diren baliabide juridiko guztiak» baliatzea Sorzabalen eskubideak babesteko eta torturatzaileen kontra egiteko.
Duela bi urte hartu zuen euskal telebista publikoak dokumentala proiektatzeko konpromisoa eta bi urtera beteko du hitza. Sorzabal preso irundarrak bizitako torturak ardatz dituen lana da.
Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egin zuen autoinkulpazioa «tratu txarren ondorioa» izan zela, eta, beraz, «zuzenbideari begira baliogabea» dela bere burua erruduntzat jo izana, testigantza hori «oinarrizko eskubideak urratuz» lortu zelako.
Bilgune Feministak "sexu tortura politikoari erantzun feminista" emateko agerraldia egingo du Hernanin, martxoaren 5ean.
Bihar elkartasuna adieraziko diote Iratxe Sorzabali San Juan plazan, 11:30ean. Herri osoari egin diote dei Sorzabalen absoluzioa eskatzera eta torturak salatzera joateko.
Epaiketak hilaren 27tik 28ra eta martxoaren 17tik 18ra izango dira eta tortura pean egindako adierazpenak hartuko dituzte aintzat beste behin. Elkarretaratzera dei egin dute hilaren 22rako.
Sagarzazu, Sorzabal, Pla eta Flores asteartean atxilotu zituzten Baigorriko Agorerreka aterpetxean ustezko ETAren buruzagitzaren kontrako polizia operazioan.
Tortura modu sistematikoan erabili dela gogoratu dute, eta emakume militanteen kasuan «biolentzia bikoitza» izan dela. Auzia mahai gaineratzeko deia egin dute, bakearen eta justiziaren mesedetan.
Hamarnaka lagun bildu dira Sorzabal, sagarzazu, Pla eta Flores askatzeko eskatzeko.