Atxilotuak askatzeko eskatu dute hamarnaka lagunek

Hamarnaka lagun bildu dira Sorzabal, sagarzazu, Pla eta Flores askatzeko eskatzeko.

ManifestazioaAsteartean atxilotu zituzten Iratxe Sorzabal irundarra, Ramuntxo Sagarzazu oiartzuarra, David Pla eta Pantxoa Flores askatzekoeskatu dute hamarnaka lagunek gaur eguerdian. Konponbideari erasorik ez, Iratxe eta besteak askatu leloarekin 13:00ak inguruan abiatu da martxa Sargia parketik. Aurretik, ordu laurden batez preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egin dute Sargia parkearen sarreran bertan. Manifestazioan zehar euskal presoen etxeratzearen aldeko oihuak, eta atxilotuak askatzeko eskaera izan dira nagusi. Asteartean atxilotu Sagarzazu, Sorzabal, Pla eta Flores asteartean atxilotu zituzten Baigorriko Agorerreka aterpetxean ustezko ETAren buruzagitzaren kontrako polizia operazioan. Sorzabal irundarrari eta Plari ETAko buruzagi izatea leporatzen die Espainiak, politika aparatuko arduradunak izatea, hain zuzen ere. Sagarzazu oiartzuarra, ETAko nazioarteko aparatuko buru izana da Espainiako Barne Ministerioaren arabera. Atzo goizean eraman zituzten Parisera laurak baionako komisaldegitik.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.