Alde handia dago EAEko aldundiek onarturiko arauen eta PPk onarturiko tokiko administrazioaren legearen artean. Horrela, Leon, Ourenseko edo Marbella alkatearen soldata eduki dezake Txomin Sagarzazuk Hondarribian.
Hondarribiko Udala osatzen duten taldeen lansariak zehaztu dituzte. PP-k eta PSE-EEk 1.600 euro jasoko dituzte bakoitzak udaletik, EH Bilduk 2.200 euro, Abotsanitzek 2.800 eta EAJk 7.000 euro.