http://www.youtube.com/watch?v=EF5dhGc0HaQ&list=UUEIzgOdeRanRBrYIDGVV_0A&feature=share Euskal Herriko leku gehienetan bezala, Santa Ageda bezperan kantuan eta eskean irten ziren Hondarribian. Goizean ikastetxeetako umeak aritu ziren kalean eta eskolatik eskolara abesten. Arratsaldean Musika Eskolako haurrek (argazkietan) Alde Zaharreko eta Portuko kale eta plazak girotu zituzten. Eguzkia ezkutatu zenean nagusien txanda izan zen.