Santa Agedarako deialdi irekia egin du Eskifaiak

Otsailaren 4an Santa Agedari abestera irtengo dira dozenaka hondarribiar, haien artean Eskifaia elkarteko kideak. Bada, deialdi irekia egin dute Eskifaiakoek, elkartea osatzen duten abesbatzetako partaideei nahiz haiekin irten nahi duten guztiei zuzenduta. Astelehenean, otsailak 3, entsegua egingo dute elkartearen egoitzan (Jostaldi pilotalekuaren ondoan), 20:15ean. Hurrengo egunean abestera joan nahi dutenei entsegura joateko eskatu diete.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.