Ama Guadalupekoa ikastetxeko haurrek Ostegun Gizenarekin desfilatuko dute

Ama Guadalupekoa

Ama Guadalupekoako haurrak, iazko Ostegun Gizenan

Ama Guadalupekoa ikastetxeko lehen zikloko ikasleak kalez kale ibiliko dira ostegunean, hilaren 7an, iñude, mairu eta artzainez mozorrotuta. 10:30ean irtengo dira Ama Guadalupekoatik eta honako ibilbidea egingo dute: Miramarreko biribilgunea, San Pedro kalea, Itsas Argi kalea (Ama Guadalupekoa DBH), Matxin Artzu kalea eta Ama Guadalupekoa (Haur eta Lehen Hezkuntza). Hurrengo egunean, ostiralean, Haur eta Lehen Hezkuntzakoek inauteri jaia ospatuko dute, ikastetxean. Hainbak joko eta denborapasa antolatuko dituzte. Santa Ageda bezpera Gaur goizean Santa Agedari abestu diote Ama Guadalupekoa ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloko ikasleek. Besteak beste, San Gabriel zaharren egoitzan, udaletxe parean eta Portuko hainbat lekuetan abestu dute. Ama Guadalupekoatik esan dutenez, “ikastetxeak ospakizun hauekin, hezkuntza, familia eta gizarte esparruetan Euskararen normalkuntzarako ekarpenak egiteko konpromisoa” agertu nahi du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.