Musika Eskolakoak Santa Ageda bezperan irtengo dira abestera

Asteartean Santa Agedaren bezpera abestera irtengo dira Hondarribiko Musika eskolako 60 ikasle inguru. Musika Hizkuntzako ikasleak izango dira, trikitien eta soinuen laguntzarekin. 17:30ean abiatuko dira musika eskolatik eta honako ibilbidea egingo dute: Musika Eskola, udaletxea (geldialdia), Arma Plaza (geldialdia), San Gabriel egoitza (geldialdia), Juan Laborda, Javier Ugarte, San Pedro, Santiago, Maddalen Plaza (geldialdia), San Pedro (geldialdia), Javier Ugarte, Santiago Konpostela, Gipuzkoa Plaza (geldialdia), San Nikolas kalea eta Musika Eskola. Gutxi gorabehera 18:30ean iritsiko dira musika eskolara. Eguraldi txarra eginez gero, ekintza bertan behera geratu daitekeela edo ibilbidean aldaketak egon daitezkeela abisatu dute musika eskolatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.