
Urteroko legez, San Juan plazatik Junkal elizarainoko prozesioa egin dute, eta meza amaituta aurreskua dantzatu dute.

Herri bazkaria ekainaren 20an antolatzea aldebakarreko erabakia izan dela salatu du elkarteak, eta data adostu gabe egin izanak egun horretan antolatzeko arazoak izan dituzte.

Irungo Udaleko udalbatza berria jarraigoan joan da San Juan plazatik Junkaleko Andre Mariaren elizara, eta meza bukatu ondoren, udalbatzako kide guztiek aurreskua dantzatu dute Junkaleko plazatxoan.

29 proposamen jaso dituzte aurten, eta bost finalisten artean aukeratu beharko dute 2026ko sanmartzialetako kartela.