Gaur, Biznaga punk talde madrildarrak joko du Hondarribian, Kaskezurrekin batera. Bihar stoner eta rock doinuak entzungo dira, Rukula eta TRT taldeekin.
Marmoka taldeak 2014an 'Bidaiaide' diskan argitaratutako Orbain abestia birgrabatu eta bideoklipa kaleratu du.
Pecozza United Irungo taldea izen bereko lehen diskoa kaleratzear da. Taldekideen esanetan, punk rock "irreberentea" egiten dute eta hori argi antzematen da haien Vimeo kontuan zabaldutako bideo laburrean.