Punkari aitortza, errekonozimendua errealitate bihurtzeko

Marmoka taldeak 2014an 'Bidaiaide' diskan argitaratutako Orbain abestia birgrabatu eta bideoklipa kaleratu du.

Koldo Emery (Mkarel), Ortzi Alonso (Hankapalo) eta Ibai Larralde (Hendrhix).
Marmoka taldeak Bidaiaide bilduma argitaratu zuen 2014an, eta, orain, bilduma hartako Orbain abestia birgrabatu eta bideoklip berriarekin kaleratu dute.
 
Aldarrikapenez beterriko kantua da. 1980. hamarkadan garrantzi handia izan zuen punkak eta hark “utzitako aztarnari eta errekonozimendu ezari” zuzendutako abestia da. Marmoka taldearen ustez musika estiloak ez du inongo errekonozimendurik izan, eta, horregatik, kantu honen bidez, punkak merezi duen lekua izatea aldarrikatu dute: “Euskal Herriko herrietako eragile zein udalei dei egiten diegu aitortza hau errealitate bilakatu dadin”. 
 
Letraren, eta bideokliparen bidez hamarkada hartan sona handia izan zuten punk taldeak goraipatu eta “une batez bederen” Irungo Kolon pasealekuari ‘Orbain ibilbidea’ izenagatik ordezkatu zuten. Hondarribia eta Irun artean grabaturiko bideoklipa da.
 
Taldekideak Koldo Emery (Mkarel) baxua eta ahotsa, Ortzi Alonso (Hankapalo) bateria eta ahotsa eta Ibai Larralde (Hendrhix) gitarra eta ahotsa dira.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.