protesta

Haserrea agerian uzteko Biriatuko pasabidea moztu dute abeltzainek

Dermatosi nodularrak eta Mercosurrek abeltzaintzaren sektorea "haragi bizitan" uzten ari direla salatu dute Euskal Herri osotik heldutako abeltzainek, EHNE, ENBA eta UAGN nekazaritza eta abeltzaintza sindikatuek deituta.

"Euskal Herri langilearen batasuna" aldarrikatu du Jardunek, Irun eta Hendaia arteko mugan

Maiatzaren Lehenaren harira protesta egin du Jardun Koordinakundeak Irun eta Hendaia arteko mugan, "Espainia eta Frantziako estatuek Euskal herri langileari inposatutako mugak eta banaketak" salatzeko.

Udal lorezainek greba egingo dute berriro

Elai Serbitzuak enpresak langileen eskaerei erantzun arte protestan jarraitzeko asmoa dute. Maiatzaren erdialdean egingo dute greba.

Protesta egingo dute bihar Irungo udal garbitzaileek

Udaletxe atarian elkartuko dira bihar, 11:30ean, SAMYL enpresak negoziaketarako duen jarrera eza salatzeko.

Txistu egingo dute euskal presoen alde

Balkoietan egin beharrekoa da Sarek eta Etxeratek antolatu duten iniziatiba, baina sare sozialetara eraman nahi dute ondoren ahalik eta gehien zabaltzeko. Helburua, euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriak bertan behera uztea.

Kataluniako epaia salatzeko protesta

Kataluniako buruzagiek jasotako epaiaren aurka agertu dira herritarrak

'Herriari galdetzea ez da delitua' lelopean hamarnaka lagunek bat egin zuten San Pedro kalean; Hondarribiko aireportuan eragina izan zuten Kataluniako protestek.

Zaldunbordako proiektuaren aurkako protesta, San Pedro kalean.
ZALDUNBORDA

Zaldunbordaren aurka agertu dira herritarrak

'Zaldunborda gelditu' lelopean hamarnaka herritar elkarretaratu ziren atzo iluntzean, San Pedro kalean, sare sozialen bitartez zabaldutako deialdian.

TTIP akordioaren aurkako mozioa eztabaidatuko dute biharko plenoan

EH Bilduk eta EB-Berdeak udal taldeek aurkeztu dute mozioa; plenoa hasi aurretik elkarretaratzera deitu dute herri mailako zenbait gizarte eragilek, sindikatuk eta alderdi politikok.

Rebeka Parras

Correoseko langileek protesta egin dute, "zerbitzu publiko on baten alde"

"Kontratazio faltagatik" protesta egin dute gaur langileek. CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek babestu dute gaurko mobilizazioa.

Ikasle eta irakasleak, berriz ere, jolastokira

Gaur goizean "eskola garbia" nahi dutela oihukatu dute. Talaia Eskolako Guraso eta Familien elkarteak, berriz, azalpenak eskatu dizkio udalari.

Errauste planta itzaltzeko, sirena hotsak

Herritarrek kontzientzia hartu eta hondakinak kudeatzeko politika publikoak aldarazteko protesta zaratatsua antolatu dute igande eguerdian hasi eta konfinamendu egoera mantentzen den bitartean errepikatuko dena egunero-egunero.

TTIP

TTIP itunaren aurkako mozioa atzera bota dute PSE-k eta PP-k

Herenegun egindako udalbatzarrean aurkeztu zuten EH Bilduren eta EBren udal taldeek TTIParen aurkako mozioa; EAJk bat egin zuen adierazpenarekin.

Rebeka Parras

Don Bosco eta Langaitzeko irakasleak protestara irten dira

http://www.youtube.com/watch?v=klrvp3Uq74Q&feature=youtu.be

admin
Gehiago